Albisteak

Erripagaña auzoko egoera administratiboa argitu dezatela eskatu dute bizilagunek

Erripagaña auzoko egoera administratiboa argitu dezatela eskatu dute bizilagunek

«Frustrazioa» eta «ezinegona» sentitzen dituztela esan du Alberto Errea Erripagañako auzo elkarteko kideak. Aldi berean, badute «esperantza» auzoko egoera administratiboa argituko duen prozesuarekin. Iruñeko, Uharteko, Eguesibarko eta Burlatako udalen menpe dago Erripagaña, eta, Iruñeko Udalak sustaturiko prozesu parte-hartzailearen arabera, apirilaren 4an bozkatu behar zuten auzoa noren esku gelditzea nahi zuten, baina prozesua luzatu egin da. «Guri berdin...

Oronozko eskola berria, 2028rako prest

Oronozko eskola berria, 2028rako prest

Nafarroako Gobernuak eman du berria: abenduan hasiko dituzte Oronozko lanbide heziketako eskola berria eraikitzeko lanak. Hezkuntza Departamentuak akordio bat egin du Baztan-Bidasoko udalekin eta eskualdeko lanbide heziketako ikastetxeekin, eta, hitzarmen horren arabera, Oronozko eskolak lanbide heziketako hamahiru ziklo eskainiko ditu. Gobernuak uste du martxan izanen dela 2028-2029ko ikasturterako. «Akordio hau garaipen bat da guretzat». Horixe...

Labak ostalaritza formakuntza eskainiko du, eta kontratatzeko konpromisoa hartu

Labak ostalaritza formakuntza eskainiko du, eta kontratatzeko konpromisoa hartu

Laba sarea 2022. urtean sortu zuten, Iruñeko Gazteluko plazatik euskararen normalizazioan lan egiteko eta euskal kulturaren erakusleiho izateko. Urtez urte, asko izan dira euskarak toki zabalagoa hartzeko Labak sustatutako proiektuak. Bide horretan, beste urrats bat egin, eta Ilundain fundazioarekin elkarlanean eta Nafar Lansareren babesarekin, ostalaritza sektorerako formakuntza bat eskainiko du euskaraz, doan. Helburua da Labako ostalaritza...

Gaztetxe berrirako akordioa lortu dute Burlatan

Gaztetxe berrirako akordioa lortu dute Burlatan

Hainbat hilabeteko negoziazioen ondoren, Burlatako Gazte Asanbladak eta udalak akordioa egin dute gaztetxe berrirako. Orain dela aste batzuk, Gazte Asanbladak salatu zuen gaztetxea berehala hustua izateko arriskuan zegoela. Izan ere, martxoaren 15ean eraikinaren giltzak entregatzeko agindua zuten. Gaztetxeko kideek borondate falta eta alternatibarik eskaini ez izana egotzi zioten udalari. Udalak —EH Bildu, Zurekin Nafarroa eta...