Granate koloreko burdinazko ate bat eta billabesaren zain daudenek estaltzen duten horma irudi bat. El Hadji gune autogestionatua dio gorriz eta beltzez tindaturiko paretak. Iruñeko Arrotxapean, «auzo boterea» eraikitzeko gune bat sortu dute bizilagunek. Iazko Maiatzaren Lehenean ireki zituzten ateak. Beñat Ziganda eta Pape Fall El Hadji gune horretako kideek azaldu dute bazela «beharra» horrelako zerbait sortzeko,...
Albisteak
Iruindarrak dira beren hirian gusturen bizi direnak Europan
Iruñea da sailkapeneko lehena, Europako hirien bizi kalitateari buruz aurten egindako txosten batean. Zehazki, Europako Batzordeak eskatuta egin dute ikerketa, Europako Batasuneko 84 hiritan. Hiriotako bizi kalitatea neurtzea izan da asmoa, eta, emaitzen arabera, Iruñeko bizilagunak dira beren hirian gusturen bizi direnak: hiritarren %98k diote hiriburuan pozik bizi direla; 2022an baino %0,4 gehiagok. Azkenekoz, 2022an...
Marrazkilariek Antsoain hartuko dute, Komiki Boom azokaren seigarren aldian
Arkatz bati heltzen dion esku bat da Antsoaingo Komiki Boom komiki sozialaren azokaren ikur nagusia; apirilaren 1etik 12ra eginen dute aurten, seigarren aldia izanen da, eta Joseba Beramendi Exprai marrazkilariak arkatz bati heltzen dioten komikietako pertsonaiez bete du azoka iragartzeko egin duen kartela. Liburu aurkezpenak, erakusketak eta bertze prestatu dituzte antolatzaileek datozen egunetarako, Antsoain prest...
Adreiluz adreilu auzo bat egiten
Jantzi militarrak, 1950eko hamarkadako jantziak eta autoak, eta, beharbada, Francisco Franco Espainiako diktadorea izanen dira gaur, Iruñeko Txantrea auzoko Felix plazan. Auzoaren 75. urteurrena ospatzeko, Patxi badator parodia eginen dute, 12:00etan. 1952ko abenduaren 4an, Francok Txantrea inauguratu zueneko unea hartu dute oinarri. «Orain Armonia Txantreana peña denaren gainean zegoen balkoian egon zen Franco. Jende pila bat...



