Albisteak

Indarkeria matxista pairatu duten andreentzako gida bat sortu du Flor de Africak

Indarkeria matxista pairatu duten andreentzako gida bat sortu du Flor de Africak

Flor de Africa erakundeak indarkeria matxista jasan duten emakumeentzako gida bat aurkeztu du. Kulturarteko ikuspegi batetik landu dute txostena, eta Nafarroan bizi diren Afrikako emakumeei zuzenduta dago, batez ere. Ekainaren 24an egin zuten aurkezpena, Iruñeko Emakumeen Etxean. Gidaren aurkezpenaren ostean, diplomak entregatu zizkieten erakundeko hamabost emakumeri. Indarkeria matxistaren aurrean aldaketarako eragile izateko formakuntzak jaso dituzte...

Mahats zuriaren barietate berri bat aurkitu dute Arellanon

Mahats zuriaren barietate berri bat aurkitu dute Arellanon

Nafarroako Gobernuak mahats zuriaren barietate berri bat aurkeztu du Erriberrin, musa izenekoa. Arellanon aurkitu zuten, 2008an; Patxi Goñi herriko nekazariak Evena Nafarroako Bitikultura eta Enologia Agentziako teknikarien laguntza eskatu zuen, cabernet sauvignon barietateko 35 urteko bere mahastian mahats zuriak zituen mahatsondo bat aurkitu baitzuen. Evenako kideak hura aztertzen hasi ziren, eta 2017an, Nafarroako mahatsondo barietateen inguruko...

Komunitatean bizi, Pirinioetan gelditzeko

Komunitatean bizi, Pirinioetan gelditzeko

Herritar askok nahi dute Pirinioetan lan egin eta bizi. Baina hango herrietan gelditzeko zailtasunak dituzte. Etxebizitzarena da zailtasun nagusietako bat: arazo asko dituzte behar duten etxebizitza aurkitzeko. Auzi horri eta despopulazioari aurre egiteko, Gu Pirinioa plataforma Pirinioetako Coliving Sarea sustatzen ari da Nafarroan. Komunitatean bizitzeko eredu bat da coliving-a. Egun, bi egitasmo daude Nafarroan: Erronkarin...

Labak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Gobernuarekin, euskara sustatzeko

Labak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako Gobernuarekin, euskara sustatzeko

Iruñeko Laba sareak eta Nafarroako Gobernuak akordio bat egin dute euskararen erabilera soziala sustatzeko. Zehazki, Labako ordezkari Igor Lopez de Uraldek eta Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilari Ana Ollok sinatu dute lankidetza hitzarmena, ekainaren 10ean, eta 26.000 euroren aurrekontua du aurtengo. Akordioaren helburua da euskaldunen komunitatea saretzen laguntzea, eta euskaraz ez dakitenei...