Marokotik etorri dira Iruñera, Marokon gertatzen denari buruzko ardurak mugak zeharkatzen dituelako: AEBetako eta Europako ehungintzaren arloko enpresa handiek herri horretan ekoizten dituzte euren arropak, prozesua merkatzeko, eta, horretarako, langileen eskubideak kontuan hartzen ez dituzten baldintzak ezartzen dituzten tailerrak erabiltzen dituzte. Nadia Ahesbi marokoarra da, ehungintzaren arloko langilea, eta Nafarroako Parlamentuan izan da —martxoaren 20an—,...
Albisteak
Giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela ohartarazi du Alcer elkarteak
Azken hamarkadan, %30; Alcer elkarteak ohartarazi du giltzurruneko gaixotasunek gora egin dutela, eta prebentzioa lantzera deitu ditu herritarrak, dialisirako makina bati lot ez daitezen. «Gaitz isilak dira giltzurrunekoak, konturatzen garenerako laugarren edo bosgarren fasean baitira, hau da, dialisia behar dugunean aurrera egiteko», azaldu du Alcer elkarteko presidente Gema De la Navak. Giltzurrunaren Munduko Eguna izan da...
Garai bateko dirdiraren bila
Itzali da garai bateko dirdira. Saidek 2016ko martxoan itxi zuen Iruñeko Zabalguneko Carlos III zinematokia, eta aretorik gabe gelditu zen, ondorioz, hiriko erdialdea; auzo berean zegoen Olite zinematokia, eta hura 2014an itxi zuten; 2019an, berriz, eraikina eraitsi zuten. Behera botatako harrien artean gelditu zen hiriburuko zinema aretoek izan zuten urrezko garaiaren azken arrastoa. Iruñeko zinematokien...
Margarita ezagutzeko solasaldia
Ixabel Etxeberriak (Urruña, Lapurdi, 1960) hitza hartu baino lehen, Nafarroako Ganbera Abesbatzako Heptameron emakumeen taldeko kideak bilakatu dira protagonista, Nafarroako Liburutegiaren egoitzan: kantuz girotu dute Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549) izenburuko liburua aurkezteko Nafar Ateneoak antolatutako ekitaldia. Etxeberriak idatzi eta Euskaltzaindiak argitaratu du lana; egileak haren nondik norakoak kontatu ditu Iruñean —martxoaren 7an—, Margarita Angulemakoa nor...



