Albisteak

Udalek salatu dute Forestaliak «nabarmen» aldatu duela goi tentsioko lineen proiektua

Udalek salatu dute Forestaliak «nabarmen» aldatu duela goi tentsioko lineen proiektua

«Orain baimena jaso dutenak ez dira ingurumen eraginaren aldeko adierazpena jaso zuten berak; proiektuak nabarmen aldatu ditu enpresak, eta, ondorioz, ingurumen eraginaren adierazpenak legez kanpokoak dira». Horixe salatu du Alberto Friasek, Forestaliak egin nahi dituen goi tentsioko lineek ukitzen dituzten herrien Autopista Elektrikorik Ez plataformako ordezkariak. Jendaurrean agertu dira plataformako kideak, martxoaren 6an, Iruñean, eta...

Antzokien sareak antzerkia, dantza eta zirkua eramanen ditu 32 herritara

Antzokien sareak antzerkia, dantza eta zirkua eramanen ditu 32 herritara

Sendaberri programa martxan da, berriz ere. Joan den asteburuan abiatu zuten, eta datozen hilabeteotan, antzerkia, dantza eta zirkua eramanen ditu Nafarroako 32 herritara. Hamalau konpainiak parte hartuko dute, eta, denera, 65 funtzio aurkeztuko dituzte. Nafarroako Antzoki Sareak antolatu du, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren laguntzarekin.  Nafarroako Antzokien Sareko buru Asier Costak, Elortzibarko Udaleko Kultura zinegotzi Luis...

Ozen entzun da eroen garrasi politikoa

Ozen entzun da eroen garrasi politikoa

Hamarkada luzez psikiatrikoetako pareten artean gelditu diren oihuek lortu dute hormak zeharkatzea, eta sufrimenduak eragindako oihu horiek garrasi politiko bilakatu dira; eroek —irain gisa erabilitako hitz hori bere egin dute, eta esanahi politikoz bete—, sistema psikiatrikotik bizirik atera direnek, neurodibergenteek, desgaitu psikosozialek, pertsona psikiatrizatuek —anitz dira mugimendu eroaren barruan batzuek eta bertzeek euren buruaz aritzeko...

Pixelian, zineman trebatzeko

Pixelian, zineman trebatzeko

Nafarroako Marketin Klubak Pixelian Zinemaren eta Arte Bisualaren Eskola sortu du Mutiloako bere egoitzan. Helburu garbi batekin jarri dute egitasmo hori martxan: jendea zineman trebatzeko, eta sektore horri behar dituen profesionalak emateko. Eskolako arduradunek bi esparru jakin hautatu dituzte bidea egiten hasteko: zuzendaritzarena eta ekoizpen exekutiboarena. Arlo horietan master bana prestatu dituzte Pixelian martxan jartzeko....

Memoriaren koadroa marrazten

Memoriaren koadroa marrazten

«Ondare immaterialaren transmisioan egin dugun beste urrats bat da». Hitz horiekin azaldu du Gaizka Arangurenek, Labrit Ondare Immaterialeko zuzendariak, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin egindako hitzarmena. Beste gauza batzuen artean, Nafarroako ahozko memoria biltzea eta zabaltzea da Arangurenen helburua. Hitzarmenari esker, 2009tik sortutako ikus-entzunezko material etnografiko guztia Navarchivo.com orrian —Nafarroako ondare materiagabearen webgunea— ikusgai dago. Orain...