Jarraitzeko asmoz egin zuten antolatzaileek Iruñeko ElektrAV jaialdiaren lehendabiziko aldia, joan den martxoan, eta lortu dute: bigarren aldia prest daukate jada. Emanaldi nagusiak datorren martxoan eginen dituzte, Iruñeko Ziudadelako Armen Aretoan, baina jaialdia, berez, azaroan hasiko dute: NIN3S artistak The Beginning ikuskizuna aurkeztuko du, hilaren 23an, Iruñeko Baluarte auditoriumean. 20:00etan hasiko da emanaldia, Baluarteko ganbera...
Albisteak
Ingurumen kontzientzia zabaltzen
Lamis Farghalik, Manuela Henaok, Leire Camposek eta Sofia Montorik sari bat jaso berri dute Madrilen: Redeiak antolaturiko RedeSTEAM lehiaketa irabazi dute. Neskak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika ikastera bultzatzea da lehiaketa horren helburua, eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako eta LH Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago. Iruñeko Gurutzeko Plaza institutuko DBHko laugarren...
Lorcaren poemetatik Sarasatera
Urratsez urrats egindako bidea. Horixe ikusten dute Ekhi eta Urko Ocaña anaiek (Iruñea, 1978 eta 1984), begirada atzera botatzen dutenean. Zorongo musika taldeko kideak dira, Maria Etxeberriarekin, Edurne Aizpunekin, Jose Luis Gomez Koki-rekin, Antonio Garderekin eta Keko Galindorekin batera. Taldeak flamenkoa du oinarri, baina atea zabalik izan du, hasieratik, bertze hainbat doinuri toki bat emateko....
Jakintza handitzeko asmoz
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ijito herriaren inguruko hezkuntza materialak eta liburu bat prestatu ditu, herrialdeko eskoletan banatzeko asmoarekin. Euskaraz eta gaztelaniaz osatu dituzte testuak. Bruno Jimenezek prestatu ditu hezkuntza materialak. Casedako Francisco Javier Saenz de Oiza ikastetxe publikoko zuzendaria da Jimenez, eta 21 jarduera bilduma atondu ditu, Haur eta Lehen Hezkuntzan txertatzeko. Helburua, ijito herriaren...



