Biologiak eta etnografiak bat egin dute Erronkaribarko fauna izenburuko liburuan (Lamiñarra, 2024). Gotzon Perezek eta Pablo Ordunak idatzi dute, Enrique Bakero biologoaren eta Concha Pasamar, Lorea Larraia, Javier Muñoz eta Javier Alvarez ilustratzaileen laguntzarekin. 160 animaliak baino gehiagok osatutako zerrenda bat jaso dute liburuan, animalion marrazkiekin; basurdeek, orkatzek, hontzek edo hartzek zer jaten duten eta...
Albisteak
Aniztasuna hauspotzeko
Artea, aniztasuna eta kultura. Horiek dira Aniztasunaren Aldeko Kulturarteko Jaialdiaren aurtengo bigarren aldiko oinarriak. Fenix elkartek antolaturiko jaialdiak horiek sustatzea du helburu. «Zentzu guztietan zabaldu nahi dugu aniztasuna: maila sexualean, identitarioan, funtzionalean eta kulturalean. Denok elkar errespetatzeko espazio bat sortu nahi dugu», azaldu du Jared Andino Fenix elkarteko kideak. Gaur eginen dute, Iruñeko Geltokin, 19:00etatik...
Bide bat ikastolaren ondoan
Leire Itoiz zangozarrak 43 urte ditu, eta memorian fresko herriko ikastolari buruzko hamaika oroitzapen. 4 urterekin hasi zen ikastolan. 7 zituen 1987an, Zangozan Nafarroa Oinez lehendabizikoz ospatu zutenean, eta 16, berriz, 1998ko bigarren aldian. Estreinako Oinez bestari buruz, gogoan du, batez ere, antolatzaileek megafoniatik bere amari deika pasatu zutela eguna, Itoiz hainbat aldiz galdu baitzen, ibilbideko...
Bidezko jangela baten alde borrokan
Beteluko Araxes eskola publikoko gurasoek jangelako prezioak murrizteko eskatu dute. Ekainean, Nafarroako Gobernuak ohar bat argitaratu zuen jakinaraziz jangeletako diru laguntzak handituko zituela menu bakoitzeko euro bat gehiago emanez. 4,25 euroko laguntza eman zuen iaz, eta 5,20koa eman du ikasturte honetan. Hala ere, diru laguntza horiek 1.500 biztanletik gorako herriei eragiten die soilik, eta Betelu...



