Iluna da Aritz Ibarra Agirrezabal marrazkilariak Aldaxka pozoituak bere komikiari eman dion giroa, iluna baita Lehen Mundu Gerrak Ipar Euskal Herrian utzitako arrastoa: 6.000 herritar hil zituzten frontean —Ipar Euskal Herriko orduko biztanleriaren %3,2; hildakoen erdiek zituzten 28 urte baino gutxiago—, eta bertze 15.000 inguru zauritu ziren. Herritar anitzek gerrak eztanda egin bezain pronto erabaki...
Albisteak
Ehun urteko zuhaitzen itzalpean
Zuhaitzak bilakatu dira Iruñeko Zangoza karrikako lur azpiko aparkalekuaren aurkako borrokaren ikur. Iruñeko udal gobernuaren aldaketak bazter utzi du proiektu hori, eta hiriburuko Zabalguneko bizilagunek lasaitua hartu dute, Zangoza kaleko arbolek zutik segituko baitute. Halere, zuhaitzen aldeko aldarria ez da oraingoa, eta Nafarroa basoberritzeko grinaren adibide dira Zuhaitzaren Besta eta Zuhaitzaren Kofradia; zuhaitzen aldeko lehendabiziko...
Trikiti gosea asetzen
Triki-triki-triki. Maletak zabaldu, panderoak astindu, eta trikitien doinuez bustiko dira gaur Lesakako karrikak. Nafarroako X. Trikiti Jaialdia ospatuko dute, 17:30ean, Lesakako Harriondoa kultur etxean. «Trikitia presente dago Nafarroan, eta, jendeak uste badu galdu dela edo mundu txikia dela, oker da: akaso, ez da hain handia, baina oso presente dago», esan du Irune Elizagoienek, Nafarroako Trikitixa...
Sarea ehuntzen jarraitzeko
Iruñeko Haritu sareak hiru urte bete berri ditu —2021eko urtarrilaren 25ean sortu zuten—, eta urteurrena ospatzeko zenbait ekinaldi antolatu ditu datozen egunotarako. Gaur, elikagai bilketa bat eginen dute hiriburuko dendetan; otsailaren 1ean, sareko kideek proiektuaren berri emanen dute, Iruñeko Zabaldin; eta otsailaren 3an, berriz, egun osoko besta eginen dute, etxebizitzaren eta pertsona guztien oinarrizko eskubideen...



