Giroa bero-bero dago Izaba inguruan. Kirolarien eta artisauen azoka prest dago, eta txirrindulariak dortsala eskuratzera bildu dira. Larra-Larrau martxa zikloturistikorako egun bat falta da, eta txirrindulariak ateratzeko prest dira. Aurten NICDO enpresa publikoa eta Larra-Belagua zentroa lehen aldiz aritu dira Larra-Larrau martxa zikloturistikoaren antolaketan. Julen Garjon Larra-Belagua zentroko zuzendari eta martxaren antolatzaileak azaldu du denbora...
Albisteak
Egunean 4.200 auto pasatzen dira Berako Eztegara pasealekutik, batez bertze
«Mugikortasun arazo bat dugu herrian». Horixe nabarmendu du Berako alkate Aitor Elexpuruk (EH Bildu). Izan ere, udalak eskatuta maiatzean egindako azterketa baten arabera, egunean batez bertze 4.200 autok zeharkatzen dute Eztegara pasealekua, eta ia 4.700 zenbatu dituzte hainbat tartetan. Bera Lapurdiko Sara eta Urruña herriekin lotzeko errepideen erabilerak eragiten du herrigunetik hainbertze auto pasatzea, neurri...
Zeruari so dira Leringo herritarrak
Herri bakoitzak bere berezitasunengatik dauka fama; esaterako, Lodosak piperrengatik, Tuterak orburuengatik eta Lerinek izarrengatik. Izan ere, izarrei begira egoteko leku aproposa da Lerin. Startlight fundazioaren ziurtagiria lortu duen Euskal Herriko lehenengo herria da. Horrek esan nahi du zerua babesteko neurriak hartzen dituela herriak, hala nola argi kutsadura murriztuz. Ziurtagiri horrek egiaztatzen du zeruaren kalitatea «paregabea»...
Zentsura mozioa Zangozan, zorrei aurre egiteko
Marta Tiebas Zangozako Mankomunitateko lehendakaritzatik kentzeko zentsura mozioa eztabaidatuko dute asteazkenean, 12:00etan, erakundearen Zangozako egoitzan. Mankomunitateko hemeretzi kidek akordio bat egin dute Tiebas (independentea) kargutik kentzeko eta Erromantzatuko alkate Aitor Sola (EH Bildu) presidente izendatzeko. Zangozako Mankomunitateko lehendakariordea da Sola gaur egun. Zentsura mozioa aurkeztu duten mankomunitateko kideek uztailaren 10ean erregistratu zuten asmo hori jasotzen...



