Begi barneko presioa handitzeak eragiten duen patologia degeneratibo bat da glaukoma. Begiak likido bat du barruan, etengabe berritzen dena, baina, drainatze sistemak huts egiten badu, begi barneko presioa handitu, eta nerbio optikoari kalte egin diezaioke. Hau da, begi barruko likidoa pilatu egiten da, begia puztu, eta horrek nerbio optikoa zanpatzen du. Glaukomaren Nazioarteko Eguna izaten...
Albisteak
Akordio bat egin dute Tuteran hidrogeno berdea ekoizteko planta bat eraikitzeko
Nafarroako Gobernuak akordio bat egin du Statfkraft eta Grupo Enhol enpresekin, herrialdean hidrogeno berdea ekoizteko planta bat eraikitzeko. Zehazki, Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian eginen dute. Gobernuak, Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiria enpresa publikoaren bidez, 18.500 metro koadroko lursail bat alokatu die bi enpresei. Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Luis Garciak Tuterako Nekazaritzako...
Estereotipoei ihes egiteko erakusketa bat, ijito herriaren historiari buruz
Ijitoak duela seiehun urte ailegatu ziren Iberiar penintsulara. Urteurrena ospatzeko, Ijitoen Idazkaritza fundazioak erakusketa bat ondu du, eta egunotan, igandera bitarte, Iruñeko Kondestablearen jauregian ikus daiteke. Daniel Belchi artistak egindako ilustrazioekin osatu dute erakusketa. Obra batzuk ijito herriari buruz aurretik egindako proiektu bateko piezak dira, eta bertze hainbat 600. mendeurrena ospatzeko propio egin ditu. Irudi...
Euskarak bidea egin du Pirinioetan
Pirinioetan 1985. urtean ireki zituzten lehenengo euskaltegiak, Agoitzen eta Aezkoan. Agoitzen, Idoia Zabalza hasi zen eskolak ematen, eta Aezkoan, berriz, Josu Eseberri. Bide luzea egin dute gaurdaino: berrogei urte bete dituzte aurten. Erronkarin, Urrotzen, Aurizperrin, Zubirin eta Ezkarozen ere ireki zituzten euskaltegiak, eta gaur egun 160 ikasle eta zazpi irakasle dira. Baina bidea ez da beti...
Asenna elkarteak dokumental bat ondu du endometriosiaren errealitatea erakusteko
Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteak gaitz horri buruz ondu duen dokumentala estreinatuko du gaur Iruñean, Endometriosiaren Nazioarteko Egunean. Sei emakumek sortu zuten Asenna, 2022ko abenduan, eritasun horren berri emateko. Orain 50 kide inguru ditu, baina hasierako helburu bera: endometriosiak jota daudenen bakardadeari aurre egitea, diagnosi goiztiarra lortzeko urratsak egitea, eta endometriosia dutenen arteko sarea osatzea. «Hobera...