Asteko Gaiak

Gazteentzako zentro bat ireki dute Elizondon

Gazteentzako zentro bat ireki dute Elizondon

Abendutik martxan dago bakarrik etorritako gazte migratzaileentzako Elizondoko zentroa. Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuak ireki du, «gazteon beharretara egokitutako baliabideak garatzeko asmoz». Gobernuak laster onartuko duen Haurrentzako Plan Estrategikoan jaso du asmo hori. [articles:2155839] Hogei gazte hartu dituzte Elizondoko egoitza berrian. Gobernuak 26 profesionalez osatutako lantaldea prestatu du gazteok artatzeko; langile horietako hogei hezitzaileak dira. Gazteen...

Arazoa egitura dela salatzeko

Arazoa egitura dela salatzeko

Karrikan, bertze behin. Arrazakeriaren kontrako eguna izan zen martxoaren 21a, eta herritarrek Iruñeko kaleetan salatu zuten arazoa egiturazkoa dela, eta, ondorioz, egiturazko neurriak behar direla arrazakeriari aurre egiteko. Egungo egiturak botere harremanak ditu oinarrian: sistemak kolektibo bat lehenesten du, eta pribilegiodun bilakatu; bertzea, berriz, baztertu egiten du, eta haren subjektu izaera ukatu. Arrazakeriari dagokionez, sistemak...

Pirinioetatik dator 24. Korrika

Pirinioetatik dator 24. Korrika

«Euskara ez da muga, arnasa baizik». Horixe nabarmendu zuen Ane Elordik, Korrikaren arduradunak, martxo hasieran, Iruñeko Baluarte auditoriumean egindako aurkezpenean. Mezu hori berretsi du Asier Biurrunek, Korrikaren Nafarroako arduradunak, euskararen aldeko lasterketa hasi baino astebete lehenago. «Dena prest? Ia dena! Oraindik bada lana egiteko, baina Korrika hartzeko moduan gaude». Nafarroako arduradunekin bilera egin eta gero...

Segida eman diote lanari

Segida eman diote lanari

Batean, isiltasuna; bertzean, berriz, miresmenaren bidezko memoria. Atalaya kultur aldizkariaren sortzaileen eta editorearen senideek ez dute berdin jaso aurrekoek egindako lanaren berri. Isiltasuna izan da nagusi Josep Miquel Garciaren etxean. Emilio Garcia Enciso izan zen haien aitona (Guadalajara, Espainia, 1874-Iruñea, 1936). Atalaya aldizkariarekin batera, UGTren Trabajadores argitaratu zuen Iruñean, bai eta hiriburuko garai hartako pedagogia...

Elkarri entzun, ulertu eta lagundu

Elkarri entzun, ulertu eta lagundu

«Txikiak eta kaotikoak, halakoxeak gara». Horixe erran du Olatz Mercaderrek Iruñean, Iñurri elkarteari buruz. Ondoan dituen taldeko bertze hiru kideek elkarri egin diote so, eta irribarre batekin berretsi dute halaxe dela: txikiak eta kaotikoak direla. Elkartea 2019an sortu zutenetik, ordea, sare handi eta sendo bat ehuntzen aritu dira, eta, beren txikitasunetik eta anabasaren erdian, gai...

Tokiko artoa xehatzen segitzeko

Tokiko artoa xehatzen segitzeko

Errotarrien soinuak markatzen du erritmoa, eta haren arabera dantza egiten dute irin bilakatutako arto pikorretatik ihes egindako partikulek, errota barruko objektu eta izkina orotan jalki arte. Edorta A. Muruaren arropetan ere ageri dira artaleak irin bilakatzeko prozesuaren aztarnak. Makila eskuan hartu, eta toberatik egurrezko kutxarainoko bidea egiten lagundu die hauts bihurtutako arto pikorrei. Sumatzen zaio...

Bertze bultzada bat auzo berriari

Bertze bultzada bat auzo berriari

Soka luzeko proiektua da Iruñeko Donapea auzo berriarena, duela ia hogei urte egin baitzituen lehen urratsak. Asmoa etxebizitzak eraikitzea izan da hasieratik, eta hiriburua hegoaldetik handitzea. Proiektuak 2008tik egin duen bidean, halere, aldaketa anitz izan dira; UPNk hasi zuen bide hori, eta egungo udal gobernuak eman dio azken bultzada: osoko bilkurak hiriko udal plana aldatzea...

Muskilek ekarriko dute inauteria

Muskilek ekarriko dute inauteria

Duela sei urte egindako mahai inguru batek jarri zuen Iruña Taldeak orain egin duen urratsaren lehen hazia; Iruñeko Kondestablearen jauregian egin zuten mahai inguru hura, Kaldereroak: Iruñeko blackface? izenburupean. Egun hartan, Nafarroako ijitoen elkarteen Gaz Kalo federazioko Ricardo Hernandezek garbi erran zuen ijitoak ez direla eroso sentitzen kaldereroen bestarekin, eta ez dutela parte hartzen, ez...

Udalgintzaren alde

Udalgintzaren alde

Toki entitateen interesak defendatzea. Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioko arduradunek asmo hori hartu dute ardatz 2026rako, Xabier Alkuaz federazioko presidenteak nabarmendu duenez. Hedabideen aurrean agertu da urtarrilaren 21ean, Iruñean, datozen hilabeteetan landu eta lehenetsi nahi dituzten ildoen berri emateko. Alkuaz udalgintza babesteko beharraz, ondareaz, etxebizitzaz, berdintasunaz eta herrien husteaz aritu da. Alkuaz 2023ko urriaren 6ko batzarrean...

Isiltasuna apurtzeko ahotsak

Isiltasuna apurtzeko ahotsak

«Ez dira salbuespenak, patriarkatuarekin, kolonialismoarekin, arrazakeriarekin eta kapitalismoarekin lotutako patroiak baizik». Nafarroako SOS Arrazakeriako kide Cecila Themmerenak dira hitzak, erakunde horrek etxeko eta zaintzako langileen egunerokoaren inguruan egindako ikerketari buruz; izan ere, ondutako txostenean agerian utzi dute etxeko eta zaintzako langileen erdiek arrazakeria sufritu dutela eta jatorriagatik baztertu dituztela beren lanpostuetan. Espainiako Estatuko datuak jaso...