Korrika egiten berriki hasi bada ere, irailaren 6an kilometro bertikaleko diziplinan Munduko Txapeldun bilakatu zen Naiara Irigoien (Iruñea, 1995), Sorian (Espainia). Urrezko domina irabazi zuen, 50:08ko denborarekin. Harentzat erronka handia izan da txapelketa, hainbat arrazoirengatik. Udan lesio bati aurre egin behar izan zion, eta entrenamenduak moldatu behar izan zituen. Horrez gain, kirola lanarekin uztartzea zail...
Elkarrizketa
«Gizakion jarduera orok badu eragin bat gure inguruko animaliengan»
Hiru albaitarik eta hiru albaitari laguntzailek egiten dute lan Ilundaingo fauna artatzeko zentroan; laster lau albaitari izanen dira, Nafarroako Gobernuak lantaldea sendotzea erabaki baitu. Gero eta animalia gehiago hartzen dituztela kontatu du Adrian Lopez albaitari eta arduradunak (Elx, Herrialde Katalanak, 1992). Jendeak zentroaren berri izan dezala nahi du. Uste duzu ez dela behar bezala ezagutzen?...
«Gure emozioekin bat egiten duen musika bilatu ohi dugu»
Beatriz Monreal (Iruñea, 1976) «berandu» hasi zen musika ikasten. Hori erran du. Bide bat egina du jada, halere: Garaikideak taldeko kidea da, eta taldeak sustatutako Nak Iruñeko jaialdian ariko da gaur, familientzako tailer batean. Musika eta emozioak landuko ditu. Bihar, azken egunean, Garaikideak taldearen kontzertuan joko du: 20:00etan, Baluarten. Musika eta emozioak lotuta daude, ezinbertzean?...
«Mahatsa sobera dago: ardoa ez bada saltzen, akabo festa»
Jose Manuel Etxeberriak (Iruñea, 1971) 2000. urtean sortu zuen Alzania upategia, bere emazte Maria Saenz Olazabalekin batera. Biak dira enologoak, eta euren upategia altxatu zuten: Alzania, Los Arcosen. «Amets bat bete dugu», aitortu du. Berriki, Nafarroako Upategien Elkarteko lehendakari izendatu dute. Ilusioz eta indarrez hartu du kargua. Ardogintzan garai zailak badituzte ere, baikor ikusten du...
«Esperientziaren memoria bazter utzi behar da zerbait berria sortzeko»
Alfredo Sanzolek (Iruñea, 1972) Fiteron jaso zuen Vianako Printzea saria, ekainaren 29an. Bidean lagundu dutenak oroitu zituen egun hartan, eta hurbilekoen babesak garrantzi handia duela berretsi du Madrildik. Espainiako Antzerki Zentro Nazionaleko zuzendaria da 2020tik. Nola hartu duzu etxean saritu izana? Hagitz hunkigarria izan da. Asko eskertzen dut. Antzerkigileon lana bide luzekoa da, eta, eusteko, niretzat...
«Genero estereotipoak apurtu nahi izan ditut janzkerari dagokionez»
Tradizioak ere apurtzaileak izan daitezke, eta ezin hobeki irudikatu du hori Saioa Ligos elizondotarrak (Bilbo, 2003) aurtengo Baztandarren Biltzarrerako egin duen afixan. Euskara eta genero adierazpenaren askatasuna izan ditu ardatz kolorez eta aldarriz beteriko artelanak; izan ere, besta ereduan normalizaturik diren zenbait jarrera birpentsatzeko deia egin du aurten Baztandarren Biltzarra elkarteak, eta errespetua aldarrikatu dute bestaren erdigune gisa....
«Kultura tradizionala maite dut, gizarte batek benetakoa duena delako»
Yakone hitzak bakarra esan nahi du dioleran, eta Emma Marie Coly Mullet abeslariaren (Dakar, Senegal, 1986) izen artistikoa ere bada. Iruñean bizi da, baina nagusiki kanpoan ematen ditu kontzertuak, beti bere bandak lagunduta. Aurten karrikaratu du lehenbiziko diskoa, Muestra de amor (Maitasun adierazpena), nahiz eta musikari ibilbidea aspaldi hasi zuen. Pasioz mintzo da musikaz. Muestra...
«Sanferminetako erasoak indarkeria sexualarekiko tabua apurtu zuen»
Hiru kontakizunen bidez, sexu indarkerian sakontzen du No estás sola: La lucha contra La Manada dokumentalak (Ez zaude bakarrik: Manadaren kontrako borroka). 2016ko uztailaren 7an Iruñean, sanferminetan, emakume batek taldean jasandako sexu erasoa, horietako erasotzaile batzuek lehenago Pozoblancon (Espainia) emakume bati egindako sexu erasoa, eta 2008ko uztailaren 7ko Iruñeko sanferminetako Nagore Laffageren hilketa jasotzen ditu...
«Merkatua bizimodu osasuntsuaren eredu izan dadin nahi dugu»
Urtebete darama Joxe Elgorriagak (Lesaka, 1981) Iruñeko txikizkako dendak kudeatzen dituen Comiruña enpresa publikoa gidatzen, eta harro mintzatu da Bigarren Zabalguneko Udal Merkatuak 75 urte bete izanaz. Izan ere, konkurrentziak eta eskaintza gehiegizkoak zaildu egin du halakoen iraupena. Datozen erronkak, ordea, ez dira makalak, eta enpresa kudeatzaileak plan estrategiko bat ondu du, Iruñeko Udalarekin batera; besteak beste,...
«Musikak gizartea eraldatzeko duen indarra balioetsi nahi dugu»
Heptameron Margarita Angulemakoaren lanik ezagunena da; 2017tik, Nafarroako Ganbera Abesbatzaren barruan sortutako emakume taldearen izena ere bada. Musikaren esparruan aritu diren eta ari diren andreen lanaren berri eman nahi du Iruñeko Heptameron abesbatzak, urte luzez isilarazitako hitzak ozen entzun daitezen. Miriam Mendibe da zuzendaria (Iruñea, 1966). Ez da ohikoa emakumeek osatutako abesbatzak sortzea? Gero eta emakumezko...








