Nafarroako Gobernuak joan den urtarrilean abiatu zuen uteroko lepoko minbiziari aurrea hartzeko programa. Maria Ederra da arduraduna; gutuna jaso dutenak parte hartzera deitu ditu.
Elkarrizketa
“Liburuek intimitate eta lasaitasun ordu anitz eman dizkidate”
Letraheridas jaialdiak Madrildik Iruñera ekarri du Alana S. Portero, 'La mala costumbre' bere lehen eleberriari buruz aritzeko. Orrietan barrena haziz doan haur trans baten bidez, maitasunezko liburu bat ondu du.
“Zerbait alde batera uzteko idazten dut beti”
Iruñea Hiria poesia saria irabazi berri du Iban Garro Alzuri lesakarrak, euskaraz, 'Larrosa bat Groenlandian' izenburuko olerki bildumarekin. Errutinaren indarraz eta hura apurtzeko beharraz idatzi du, bertzeak bertze.
“Fantasiak ematen dit bizitzak ukatu didan identitatea”
Boterea, historia, LGTBfobia eta irudimena landu ditu Manuela Trasobares filosofoak 'Voluntad de poder' bere liburuan. Iruñeko Marisolasak Bazterretan jardunaldian parte hartu berri du.
“Ikastolen eta ofizialtasunaren festa izan dadin nahi dugu”
Nafarroa Oinez ospatuko dute etzi Etxarri Aranatzen, hango Andra Mari ikastolak antolatuta. Iñigo Orella zuzendariak esan du "zirikatzaileak" izan nahi dutela, euskara erabiltzea sustatzeko.
“Gure nortasunak baldintzatzen du egiten dugun guztia”
Maider Lazkano eta Divina Comedia artistek elkarrekin ondutako 'Vomitorium' umorezko ikuskizuna estreinatuko dute ostegunean, 19:30ean, Atarrabiako Totem aretoan. Komediaz eta bertzez aritu dira.
“100.000 tona hondakin sortzen dugu; arazo larria da”
David Campion 2019an izendatu zuten Iruñerriko Mankomunitateko presidente, eta karguari eutsi dio orain EH Bilduk, independenteek, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak gobernu akordioa sinatu eta gero.
“Ofizioa da kikiltzen uzten ez dizun pilula”
Joseba Beramendik 'Exprai' izateko baimena eman dio bere buruari: 30 urtez marrazkigintza eta diseinua uztartu eta gero, lanaldi osoz marrazkilari izatea erabaki du, eta kontent da.
“Teatro komunitarioa oso polita da, ez baitago akatsik”
Iruñean bizitzearen bueltan sortzen diren galderetatik tiraka, kolektiboan sortutako obra bat egingo du Diazek. Horretarako, komunitate horren parte direnekin doako antzerki ikastaro bat eginen du irailaren erdian.
“Binaka dantzatzea gorputzen arteko elkarrizketa bat da”
Botere harremanak, estereotipoak, presio soziala eta beste landu ditu Idoia Rodriguez dantzariak 'Derive' obran. Elizondon plazaratu zuen atzo, eta irailean, doako dantza ikastaroak eginen ditu Iruñeko kaleetan.









