Nafarroako haur eskoletako kideek mobilizazio molde berriak adosteko baliatu nahi dute uda, bi hilabeteko greba bertan behera utzi eta gero. Lanean segitzeko prest direla erran du Eider Gardek.
Elkarrizketa
“Legeak leiho batzuk irekitzen ditu, baina ate nagusiak itxi”
Ezkabako gotorlekua memoria gune bihurtzea adostu dute EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak. Amaia Kowaschek aitortu du albistea ona dela, baina argitu du "galdera asko" daudela airean.
“Sexu erasoetan, biktimak bere buruari egotzi ohi dio errua”
Festetako sexu erasoen kontrako aurtengo kanpaina aurkeztu du berriki Nafarroako Berdintasun Institutuak, 'Berridatz ditzagun jaiak' lelopean. Erasoen gaineko aurreiritziak hautsi beharra nabarmendu du Isturizek.
“Emakume erbesteratuak dira: ez hemengoak, ez hangoak”
Helena Bengoetxearen dokumental berriak 36ko gerratik ihesi erbestera joan ziren lau andreren bizitzak ditu ardatz; 'Matrioskas: niñas de la guerra' izena du. Iruñean eman zuten iragan astean.
“Inoiz iritsiko da euskal unibertsitate fisikoa, ziur”
UEU Udako Euskal Unibertsitateak 50 urte bete ditu. Ospatzeko ez ezik, atzera begiratzeko ere baliatu dute urteurrena kideek. Edurne Kochek dioenez, anitz erein dute; "jaso ere, asko".
“Ariketa polita da beste gorputz eta buru batzuetan murgiltzea”
Goraki esan ezinezko diren horietan arreta jarri, eta fikziozko hamar narrazioz osaturiko lan bat ondu du Izaskun Etxeberria Zufiaurrek, Pamiela argitaletxearekin: 'Esaten ez den guztian'. Altsasun aurkeztuko du gaur.
“Ez da bidezkoa tratu bera ematea euskarari eta alemanari”
Tuterako Hizkuntza Eskolako Ofizialeko euskara taldeen kopurua seitik hirura murriztu nahi du Nafarroako Gobernuak, ikasle gutxiegi daudela iritzita. Neurria gaitzetsi du Alberto Santamaria irakasleak.
“Guk geuk izan nahi dugu geure bizitzen protagonistak”
Kairaba elkartea sortu dute lau emakumek Nafarroan, andre afrikarren ahalduntzea asmo nagusi. Argi dute oraindik asko direla "beltzak izateagatik" irauli beharreko diskriminazio egoerak.
“Barrena arintzeko eta gorputza astintzeko sortzen ditut kantak”
Izurritearen eraginez, Lilo musika taldeak aski geldirik egon behar izan du sortu zenetik. Trabak arindu direlarik, kideak orain ari dira oholtza gainekoetan gozatzen, gogoz. Kontzertua emanen dute bihar Valtierran.
“Sorgintzat zeuzkaten asko ziren alargunak; ez da kasualitatea”
XVI. eta XVII. mendeetako andre alargunei buruzko tesi bat egin du Amaia Nausia Pimoulierrek. Ertz asko aztertu ditu: lutoa, bizirik irautea, generoa eta epaia. Liburu batean jaso ditu orain ondorioak: 'Ni casadas ni sepultadas'.