Helburua da herritarrei arrisku egoerez ohartaraztea, eta, kalterik bada, ahalik eta txikienak izatea. Udalak ez du nahi berriz gertatzea 2019. urteko uztaileko hondamendia

“Epaile gisa ariko den kirolari bat izanen naiz Tokioko Jokoetan”
Japonian da Paula Remirez, eta, bihartik aurrera, taekwondoko borroketan epaile ariko da Tokion. Lehendabiziko aldia du Olinpiar Joko batzuetan, eta hasteko irrikan da. Finalean aritzea du amets.

Iritzia: Zer nahi dugu, eta zer behar dugu?
Lur Albizu Etxetxipia
Duela gutxi entzun nuen, hitzaldi batean, azken urte eta erdian krisia existituko ez balitz bezala, egonen ez balitz bezala ari garela jokatzen. "Pasatuko da" iraunkor batean, normaltasun gosez. Ezagutzen genuen hura bueltatzeko i...

Harri bizia
Helena Bengoetxea 'Petrus' dokumentala egiten ari da, XII. mendeko Gergetiaingo Petrus harginaz. Itzagaondoan daude haren lan gehienak. Simeon Hidalgok harginaren omenezko museo bat zuzentzen du han.

Bostehungarren ‘Hitza’ dute
Olatz Esteban Ezkati (BERRIA) Azaroan 11 urte beteko dira Nafarroako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Ipar Euskal Herriko lehen Hitza argitaratu zenetik, baina gaurkoa ere egutegian markatzeko eguna dute: 500. zenbakia atera dute inprentatik. Ostiralero argitaratzen dituzten astekariak dira, eta BERRIA taldearen ekimenez sortu ziren. Araban, Hitza-rik ez dagoen arren, Alea astekaria sortu zuten duela sei urte BERRIAk, Goiena taldeak eta Gasteiz euskara elkarteak....

“Argazkilaritza gai da errealitatea eraldatzeko ere”
Nafarroako Gobernuak Akerreta saritu du Iruñeko Arte Eskolan egindako bideagatik, haren lanen bikaintasuna goraipatuta. Argazkilariak urte emankorra izan du, eta gogotsu da lanean segitzeko.

Iritzia: Ez-sanfermin batzuen kronika
Amets Aranguren Arrieta
Arropa zuriak detaile gorriekin, eskuetan erosketa poltsak gora eta behera Estafeta kalean barna. Ezagunen batekin topatu, eta eguneko plan "alternatiboa" komentatu. Motibazioa sumatzen da, baina inoiz baino gehiago ikusten dira...

Biktimak “umiliatzen” dituen ikur frankista
PSNk atzera egin du Navarra Sumarekin Iruñeko Erorien Monumentua erakusketa areto huts bilakatzeko hitzartutako akordioan. Sozialisten eta udal gobernuko kideen arteko liskarrak erdigunean jarri du 1936ko altxamenduaren gorazarrerako egindako eraikina. Fusilatuen senideek botatzeko eskatu dute.