Alde Zaharrak badu kirol kluba

Alde Zaharrak badu kirol kluba

Urte eta erdiko barne prozesu baten ondoren, argia ikusi du Iruñeko Alde Zaharreko Kirol Klubak. AZGM Iruñeko Alde Zaharreko Gazte Mugimenduaren, Matalaz Kontrabotere Espazioaren eta San Frantzisko eskolako guraso elkartearen artean sortu dute kluba, eta AZ sare komunitarioaren babesa daukate. Momentuz, traila, boxeoa, eskubaloia eta futbola praktikatzeko taldeak sortu dituzte. «Ikusarazi nahi dugu beste aisialdi mota bat dagoela; hau da,...

Bidezko jangela baten alde borrokan

Bidezko jangela baten alde borrokan

Beteluko Araxes eskola publikoko gurasoek jangelako prezioak murrizteko eskatu dute. Ekainean, Nafarroako Gobernuak ohar bat argitaratu zuen jakinaraziz jangeletako diru laguntzak handituko zituela menu bakoitzeko euro bat gehiago emanez. 4,25 euroko laguntza eman zuen iaz, eta 5,20koa eman du ikasturte honetan. Hala ere, diru laguntza horiek 1.500 biztanletik gorako herriei eragiten die soilik, eta Betelu ez da talde horretan sartzen. ...

Nork bere heriotzari buruz erabakitzeko

Nork bere heriotzari buruz erabakitzeko

«Zaila egin zitzaidan; informazio anitz zegoen, eta ulertzen ez nituen hitz asko. Anfasera joan behar izan nuen, laguntza eske». Maria Jesus Goñirenak dira hitzak. Nafarroako Heriotza Duinaren Behatokiak antolatutako jardunaldi batean parte hartu du, Iruñean, urriaren 2an. Behatokiak desgaitasunen bat duten pertsonentzat egokitu du Aurretiazko Borondateen Agiria, eta lan hori aurkezteko baliatu du jardunaldia. Goñik desgaitasun intelektuala du, eta duela...

Marisolasak

Marisolasak

Aurreko larunbatean Marisolasak Bazterretan jardunaldiaren bosgarren edizioa izan zen, Iruñako Kondestablearenean, edo, EHGAMeko Kepa Yecorari entzun bezala, Marikondestablerenean. EHGAM Nafarroak antolatzen duen jardunaldia da, INAI institutuaren diru laguntzaz, eta hainbat talde eta gizabanakoren kolaborazio eta sostenguarekin. Helburua, izenak iradokitzen duen bezala, solas egitea da, elkarrekin hausnartzea, bazterretan egon ohi diren gai horiek zentrora ekarriz.  Ondo ulertu iezadazue letra etzana: ez naiz...

«Inguratzen zaituenak eragiten dizu, eta orain pagoak ditut inguruan»

«Inguratzen zaituenak eragiten dizu, eta orain pagoak ditut inguruan»

Arrainak, txoriak, hartzak eta zuhaitzak. Naturak toki nabarmen bat du Maria Garcia (Bullas, Murtzia, Espainia, 1984) artistaren diseinuetan. Iruñeko Kale Berriko Escamas dendan saltzen ditu. Arte Ederrak ikasi zenituenean, duzunaren gisako proiektu bat eginen zenuela uste zenuen? Ez, ez. Nik, berez, Filosofia ikasi nahi nuen! Orain uste dut arteak lotura estua duela filosofiarekin, artea, finean, pentsamendua baita, munduari so egiteko...

Erribera euskalduna aldarrikatzeko

Erribera euskalduna aldarrikatzeko

Poliki. Mantso. Baina ari direla. Horixe nabarmendu du Agerraldiko kide Libe Jusuek (Tutera, 1995), euskararen alde Erriberan egiten ari diren bideaz. Bide hori anitzetan zaila dela erantsi du, eta udan Tuterako bestetan gertatu zena oroitu du: Cara al sol kantatu zuten herritar batzuek, zezen plazatik ateratzen ari zirenean. «Haize kontra» ari direla sentitzen dutela nabarmendu du Jusuek, anitzetan ez dela...

Neonaren dirdira itzali aurretik

Neonaren dirdira itzali aurretik

«Babesik gabea». Salbuespenak salbuespen, halakoxea da Iruñeko ondare grafikoa, Oscar Brakoren hitzetan (Iruñea, 1964). 2008. urtean, Galiziara egindako bidaia batean, atentzioa eman zion liburu batekin egin zuen topo, Lugon. Hiri hartako errotuluen argazkiek osatutako liburuxka bat zen, eta ondare grafikoaren munduan murgiltzeko hazia erein zuen Brakoren buruan. Euskalerria irratian aritu zen urte luzez, komertzial gisa, eta lan horrek aukera eman...

Behar argia

Behar argia

Obra bat bere lehen fasean ikusten dugunean, aldamioak eta materialen zaborra nonahi, zaila izaten da bertan altxatuko den eraikina imajinatzea. Perspektiba falta zaigu zimendu eta egitura horiek osotasun, funtzionaltasun eta bizitzaz beteriko zerbait nola bihurtuko diren ikusteko. Ordea, obrak berak ilusioa pizten digunean, irudimena lanean hasten da. Hala, albotik pasatuta, erraz irudikatu nuen hilabete batzuen buruan herrian, Irunberrin, izango dugun...

Lodosako Pikillo Piperra sor-markak «kalitate onarekin» hasi du kanpaina

Lodosako Pikillo Piperra sor-markak «kalitate onarekin» hasi du kanpaina

Hasi dute pikillo piperrak biltzeko aurtengo kanpaina. Lodosako Pikillo Piperra sor-markako herrien artean, Lerin eta Mendabia izan dira biltzen hasten lehenak, baina gainerako herrietan ohi baino beranduago hasi dute uzta biltzeko lana. Lerinekin eta Mendabiarekin batera, Andosilla, Azagra, Carcar, Lodosa, San Adrian eta Sartaguda daude Lodosako Pikillo Piperra sor-markaren araudiaren pean. Sor-marka hori arautzen duen kontseiluko buru Jesus Agirrek nabarmendu...

«Antolatzaileek eta markek kirolariek baino gehiago irabazten dute»

Korrika egiten berriki hasi bada ere, irailaren 6an kilometro bertikaleko diziplinan Munduko Txapeldun bilakatu zen Naiara Irigoien (Iruñea, 1995), Sorian (Espainia). Urrezko domina irabazi zuen, 50:08ko denborarekin. Harentzat erronka handia izan da txapelketa, hainbat arrazoirengatik. Udan lesio bati aurre egin behar izan zion, eta entrenamenduak moldatu behar izan zituen. Horrez gain, kirola lanarekin uztartzea zail egin zaio zenbaitetan. Hala ere,...