Lekarozko Lozy’s Pharmaceuticals etxeko langileek akordio bat lortu dute enpresarekin, 112 egunez greba egin eta gero. «Kontent gaude, borrokatzea merezi duela erakutsi baitugu», erran du Nerea Sainzek, Lozy’seko ELAko arduradunak. Zehazki, bi aldeek akordio bat sinatu dute, greba amaitzeko. Testuak enpresen eta langileen arteko hitzarmen baten bermeak jaso ditu, beharginek ziurtatu nahi izan baitute Lozy’s etxeko arduradunek «derrigorrez» bete beharko...

Naturaren lana koadro bilakatuta
Erroko erreken giroak hartu du Javier Eskirozek (Tafalla, 1953) Tafallan duen estudioa. Koadroz beteta daude paretak; Eskirozek aspaldi eginak dira batzuk, eta lagunek oparitutakoak bertze batzuk. Koldo Sebastianen eta Jose Miguel Corralen eskua sumatzen da obretako batzuetan, hain justu. Halere, Eskirozek berak azken urteotan egindakoak dira lan gehienak: Irunberriko eta Erroko paisaiak. Ez nolanahikoak, ordea, artistak xehetasunera jo baitu inguratzen...

«Amari esker egin dut egin dudan bidea: gure liburu dendako bihotza zen»
Iruñeko Abarzuza liburu eta paper dendak 31 urteko bidea egin du. Marcela Abarzuzak eta Rafael Rodriguez haren senarrak erretiroa hartu berri dute, eta ez dute inor aurkitu eurek hasitako bideari segida emateko. Oroigarri denda bat da orain. Abarzuza (Iruñea, 1959) gurasoek Kale Berrian zuten liburu dendan hazi da, eta gogorra egin zaio agurra. Gogorra izan da bukaera? Bai; ez nuen uste...

Esker ona
Euskaltegian euskara ikasten hasi nintzenean 25 urte nituen. Kolonbiatik iritsi berria nintzen. Garai hartan Itaroako oinetako denda batean egiten nuen lan —aurreko testu batean ere aipatu nuen kontu hau—, eta txandaka joaten nintzen euskaltegira. Oso ongi gordeta dut buruan; dendan goizez aritzen nintzenean, AEK-ko Arrosadiko euskaltegian izaten nuen klasea arratsaldez. Eta dendan arratsaldean lan egiten nuenean, AEK-ko Irrintzi euskaltegira joaten...

Gobernuak 2025erako nahi du prest Bidean
Nafarroako Gobernuak zehaztu du 2025. urteko lehen seihilekoan jarriko duela martxan Bidean, osasun garraioaz arduratuko den enpresa publikoa. Hori da, behintzat, Osasun Departamentuko arduradunen asmoa, Fernando Dominguez Osasun kontseilariak Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Agerraldia egin zuen ekainaren 5ean, Iruñean, parlamentuko Osasun Batzordeko kideen aurrean. Nafarroako Gobernuaren aspaldiko asmo bat da osasun garraioko sistema publiko bat martxan jartzea. 2017an, orduko agintariek...

«Marrazkien interpretazioa oso zabala da, hainbat irakurketa izan ditzake»
Pertsonen eskubideen defentsa eta babesa ardatz duten Gradu Amaierako Lanak aitortzen ditu urtero NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Brunet fundazioaren eskutik, eta, aurten, besteak beste Anne Garmendia Zubikoa hezitzaileak (Baztan, 1998) jaso du Jaime Brunet saria, Haur eta nerabeek familia barnean bizitzen duten tratu txarren detekzio goiztiarra izeneko lanarengatik. Marrazkien analisia ardatz duen metodologia bat landu du baztandarrak, baita protokolo bat...

Bertsoz blaituko da Arantza
Lehia, gozamena eta bertsoak. Horiek uztartzen ditu Euskal Herriko Eskolarteko finalak. «Horrelako txapelketen helburua da gazteetatik hasita helduetaraino bertsolaritzaren ekosistema elikatzea. Horretarako, garrantzitsua da gazteen motibazioa piztea», azaldu du Saioa Onekak, Nafarroako Bertsozale Elkarteko sustapen eragileak. Euskal Herriko Eskolarteko finala jokatuko dute gaur Arantzako frontoian, 17:00etan hasita. Lurraldez lurralde egindako eskolartekoetan sailkatutako 11 bertsolari gazte ariko dira kantuan; horien artean,...

Galga emateko beharra
Desazkundearen alde egiten dutenek uste dute badela zer ikasi barekurkuiluei so. Izan ere, bareak bere neurriko oskola sortzen du beti, behar baino gehiago kiribiltzeak ezin jasan ahal izanen lukeen zama eraginen bailioke. Handitzeko kiribiltzen du oskola hasieran; gero, berriz, txikitzeko. Desazkundeak eman dio orekaren giltza. Nafarroak ere hori behar du, herrialdeko Klimaren Aldeko Aliantzako kide Rafa Aldairen ustez: «Desazkundearen alde...

Giltzarrapoa
Oso gustuko dut Argako ibai pasealekutik ibiltzea. Jakina da naturarekin harremana izatea beharrezkoa dugula. Nahikoa izaten da zuhaitzen artean bide egitea edota ibaiaren soinuaren laguntasuna aditzea gorputzean halako alaitasun bat hedatzen dela sentitzen hasteko. Horrez gain, bada, pasealekura jaisten naizen bakoitzean, bereziki maite dudan zerbait: Argako faunak ematen dizkidan ezustekoak, dela ur hartu berri duen koartza bat ikustea, dela kastore...

Antzerkia eta bertze, 25 urteak ospatzeko
Antzerkia, musika, dantza, zirkua… Diziplinen arteko mugak gaindituko ditu Erriberriko Antzerki Jaialdiak, datorren uztailaren 19tik abuztuaren 4ra bitarte. Jaialdiak 25. aldia du aurtengoa, eta urteurrena «eskerrak emateko» baliatu nahi dute ekinaldiko zuzendariek: «Ikus-entzuleak omendu nahi ditugu, eta erdigunean jarri», nabarmendu zuten Ane Pikazak eta Maria Goirizelaiak astelehenean, Iruñeko Baluarten egindako aurkezpenean. Jaialdiak «bide sendo bat» egin duela azpimarratu du Nafarroako...