Espainiako Gobernuak atzo iragarri zuen guztira 1,8 milioi euroren lizitazioak egin dituela Nafarroako AHTan proiektu batzuk hasteko. Zehazki, Castejon eta Iruñeko Biurrun-Campanas auzoa lotzen dituen 60 kilometroko zatian hainbat lan egiteko dira lizitazioak. Lau azpizati ditu 60 kilometroko bide horrek: Castejon eta Alesbes arteko azpiegitura eginda dago, Alesbes-Erriberri eta Erriberri-Tafalla eraikitzen ari dira, eta Tafallaren eta Biurrun-Campanasen arteko eraikuntza proiektua...

«Nik banekien zertan asmatzen nuen eta zertan egiten nuen huts»
Eskola orduak amaitu dira, baina Lizarra ikastolako jolastokia lepo beteta dago. Haurrak harat eta honat dabiltza, jolasean, eta gurasoak, haiei so. Lizarra ikastolako gurasoetako bat da Koldo Leoz (Iruñea, 1979); Lehen Hezkuntzako irakaslea ere bada. Udal politikan ia hamalau urtez aritu eta EH Bildurekin Lizarrako alkate bitan izan eta gero —2015etik 2019ra eta 2020tik 2023ra—, irakaskuntzara itzuli da orain, eta...

Erripagaña auzoko egoera administratiboa argitu dezatela eskatu dute bizilagunek
«Frustrazioa» eta «ezinegona» sentitzen dituztela esan du Alberto Errea Erripagañako auzo elkarteko kideak. Aldi berean, badute «esperantza» auzoko egoera administratiboa argituko duen prozesuarekin. Iruñeko, Uharteko, Eguesibarko eta Burlatako udalen menpe dago Erripagaña, eta, Iruñeko Udalak sustaturiko prozesu parte-hartzailearen arabera, apirilaren 4an bozkatu behar zuten auzoa noren esku gelditzea nahi zuten, baina prozesua luzatu egin da. «Guri berdin zaigu udal batekoak edo bestekoak...

Oronozko eskola berria, 2028rako prest
Nafarroako Gobernuak eman du berria: abenduan hasiko dituzte Oronozko lanbide heziketako eskola berria eraikitzeko lanak. Hezkuntza Departamentuak akordio bat egin du Baztan-Bidasoko udalekin eta eskualdeko lanbide heziketako ikastetxeekin, eta, hitzarmen horren arabera, Oronozko eskolak lanbide heziketako hamahiru ziklo eskainiko ditu. Gobernuak uste du martxan izanen dela 2028-2029ko ikasturterako. «Akordio hau garaipen bat da guretzat». Horixe nabarmendu du Elizondoko lanbide heziketako...

Biziraun ala bizi
Ezustean izan nuen nik bizirauteko kitaren berri; gertuko batekin telefonoz hitz egiten nenbilela, hark gaiari erreferentzia egin zion, eta behin deia amaiturik izan nuen kutxatila horren berri. Ezin izan nion kita osatzeko beharrezko osagaiak bilatzeari muzin egin; hortaz, hona hemen aurkitutako batzuk: gutxienez 5 litro ur pertsonako, medikamentuak, esku-argia, hainbat erreminta, iraungitzen ez den janaria, eta abar. Hortik aurrera, kitaren...

Ehun urte auzoko lagunak zaintzen
Duela ehun urte, egun Iturria botika denak ateak ireki zituen Iruñean. 1925eko maiatzaren 6ko Diario de Navarra egunkariak eman zuen notizia: «Navascues eta Sayans botikari ezagunek farmazia eta drogeria bat zabaldu dute, Estafeta karrikako 89an eta Juan de Labriteko lehenengoan, eta atzo inauguratu zuten. Iruñeko alkate Nagore jauna, Tomas Garmendia doktorea, Farmazia ordezkari Gonzalez Boza jauna, udaleko idazkari Mata jauna,...

«Suizidioa ez da hautu bat; erabateko etsipena dago haren atzean»
Helduleku izateko. Helburu horrekin jaio zen Besarkada elkartea, 2016. urte bukaeran. Helduleku bat eskaini nahi die beren buruaz bertze egin dutenen senideei eta lagunei, eta suizidioak prebenitzen lagundu, sufritzen ari direnentzat toki seguru bat bilakatuz. Elena Aisa da presidentea (Iruñea, 1961). Iaz 58 pertsonak egin zuten beren buruaz bertze Nafarroan, 2023an baino bost gutxiagok. Halere, anitz dira. Bakarra ere anitz...

Labak ostalaritza formakuntza eskainiko du, eta kontratatzeko konpromisoa hartu
Laba sarea 2022. urtean sortu zuten, Iruñeko Gazteluko plazatik euskararen normalizazioan lan egiteko eta euskal kulturaren erakusleiho izateko. Urtez urte, asko izan dira euskarak toki zabalagoa hartzeko Labak sustatutako proiektuak. Bide horretan, beste urrats bat egin, eta Ilundain fundazioarekin elkarlanean eta Nafar Lansareren babesarekin, ostalaritza sektorerako formakuntza bat eskainiko du euskaraz, doan. Helburua da Labako ostalaritza proiektu berriko lantaldea prestatzea. Formakuntza...

Gaztetxe berrirako akordioa lortu dute Burlatan
Hainbat hilabeteko negoziazioen ondoren, Burlatako Gazte Asanbladak eta udalak akordioa egin dute gaztetxe berrirako. Orain dela aste batzuk, Gazte Asanbladak salatu zuen gaztetxea berehala hustua izateko arriskuan zegoela. Izan ere, martxoaren 15ean eraikinaren giltzak entregatzeko agindua zuten. Gaztetxeko kideek borondate falta eta alternatibarik eskaini ez izana egotzi zioten udalari. Udalak —EH Bildu, Zurekin Nafarroa eta Geroa Bai daude agintean— adierazi...

Clara
Clarak ez du puta izan nahi. Segur aski irtenbide zilegia eta duina izan daiteke. Egin behar du, baina berak ez du nahi, ez du beste aukerarik izan. Emakume migratzailea da, emakume arrazializatua da eta, batez ere, emakume pobrea da. Hau da Putaren bakarrizketa eroetxean antzezlanaren istorioak kontatzen duena, puta honen istorioa. Berea. Hau nire istorio propioa izan liteke, baina ez...