«Berrehun sintoma baino gehiago daude fibromialgiari lotuta»

«Berrehun sintoma baino gehiago daude fibromialgiari lotuta»

Nafarroako Frida elkarteko kideak kalera atera ziren hilaren 12an, Fibromialgiaren Munduko Egunean. Gaitz hori dutenek sortu zuten taldea, 2006an. Eritasunak emakumeei eragiten die, batez ere. Mariain Asiain elkarteko presidenteak (Iruñea, 1972) duela 25 urte jaso zuen diagnostikoa. Fibromialgiaren Munduko Eguna izan zen igandean. Zer mezu zabaldu nahi izan duzue aurtengo aldian? Osasun langileak trebatzea nahi dugu. Gure gaixotasuna ikusezina da,...

Dragoitxoak, trenez ailegatu diren narrastiak

Dragoitxoak, trenez ailegatu diren narrastiak

«Harrituta» gelditu da Daniel Garcia iruindarra, dragoitxoen inguruko lan bat egin eta gero: Nafarroako uste baino toki gehiagotan aurkitu dituelako narrastion arrastoak, eta uste baino jende gehiagok erantzun diolako berak sare sozialen bidez egindako deiari. «Herritarren zientzia» sustatu nahi izan du Garciak, dragoitxoen berri jasotzeko eta zabaltzeko. Hirurehun herritar inguruk idatzi diote, herrialdeko hamaika txokotan ikusitako dragoitxoen inguruko informazioa emateko....

Esku hartzeko beharra

Esku hartzeko beharra

«Herritarrek erabakitzen dutena». Horixe izanen da Iruñeko Erorien Monumenturako «proiekturik onena», Iruñeko alkate Joseba Asironen hitzetan. Apirilean erran zuen hori, hedabideen aurrean egindako agerraldi batean. Aldi hartan, alkateak oroitu zuen udalak eraikin horri buruzko «gidoi bat» baduela, 2015etik 2019ra bitarteko agintaldian zehaztutakoa. Asiron aurreneko aldiz izan zen hiriburuko alkate urte horietan, eta orduko udalak ideia lehiaketa bat antolatu zuen, Erorien Monumentuarekin...

Trans-misioak

Trans-misioak

Haurrentzat idazten dugunok kezka berezia izaten ohi dugu transmititzen dugunarekin. Eta ez naiz haur liburuen pedagogikotasunaz ari (luze mintzo da horretaz, eta uste dut adostasuna badagoela literaturari egin diezaiokeen kaltearen inguruan), zerbait zabalagoaz baizik: zer kontatu, zer ez eta nola, buruan izaten ditugun kontuak dira, haurrekin harremantzen den edonork bezala. Batetik, haurrak direlako, euren garapenari zor diogun errespetuagatik, eta, bestetik,...

Atariandia kultur elkartea sortu dute Iruñeko Iturraman, «indarrak batzeko»

Atariandia kultur elkartea sortu dute Iruñeko Iturraman, «indarrak batzeko»

Elkarte bat, denak batzeko. Horixe egin dute Iruñeko Iturrama auzoan: hainbat kultur proiektutan ari den herritar talde batek Atariandia kultur elkartea sortu du, «indarrak batzeko». Orain arte nork bere kabuz antolatutako ekinaldiak sendotu nahi dituzte, eta, aldi berean, berriak sortu. Euskara eta euskal kultura sustatu nahi dituzte, eta auzoko bizilagunen arteko sarea ehundu. Hilaren 6an aurkeztu zuten. «Hori falta zaigu»,...

25 urtez sakandarren ahots

25 urtez sakandarren ahots

«1999ko maiatzaren 3an jaio zinen, Beleixe irratia, […]  gaztea baina ibilitakoa; gaztea baina kolpe gogorrak jasotakoa. Erori eta jaikitzen den horietakoa […]». Hitz horiekin eman zion hasiera Beleixe irratiko arduradun eta esatari Eneida Carreñok iragan maiatzaren 3ko zuzenekoari. Guztietan bereziena, edozein irratik ez baitu mende laurden bat betetzen hola eta hola. 25. urteurrena ospatzeko, formatu askotako hainbat egitasmo egin zituen...

Historia propioaren kontalari

Historia propioaren kontalari

Presarik gabe egin nahi izan du lan; sorterrian aritu delako, eta sorterrian aritzeak ardura berezi bat eman diola sentitu duelako. «Duela hamar urte egin nituen argazkietako zenbait, orduan jada nire herriko memoria lantzeko gogoa banuelako». Silvia Aierra argazkilari eta artista plastikoarenak dira hitzak. Ahotsak eta begiradak izenburuko proiektua garatu du, Stephanie Chironekin batera, San Martin Unxeko emakumeen memoria kolektiboa osatzeko....

«Mendia komunitatea ehuntzeko bide bat zen; hori galtzen ari gara»

«Mendia komunitatea ehuntzeko bide bat zen; hori galtzen ari gara»

Iñaki Otxoa de Olza 2008ko maiatzaren 22an zendu zen. Bost egun pasatu zituen hil edo bizi Annapurnan, eta han geratu zen betiko. Mendizaleak egindako bideari segida emateko asmoz sortu zuten handik urtebetera SOS Himalaia fundazioa. Elena Sagasetak (Iruñea, 1979) txikitan ezagutu zuen Otxoa de Olza, eta egun fundazioko koordinatzailea da. Bihar Altsasun eginen duten Hiru Mendizerrak ibilaldian Otxoa de Olza...

Egurra baino anitzez gehiago

Egurra baino anitzez gehiago

Parte hartzaileek hainbat aldiz aipatu dute Iratiko basoa. Nafarroako ezagunena da, akaso, eta, gainera, herrialdeko Foresna-Zurgaia baso elkarteak Iruñean egin berri duen jardunaldian jorratu dutenaren adibide garbi bat: basoek gizarteari zer ematen diote aztertu dute hizlariek. Produktu ekosistemikoak dira, hain zuzen, basoek ematen dituzte produktuak eta zerbitzuak, eta askotarikoak izan daitezke: basoek lehengaiak ematen dituzte; atmosferaren, uraren eta lurrazalaren kalitatea...

Iratiren baitan

Iratiren baitan

Nafarroako ibairik emaritsuenetariko bat da Irati. Pirinioetako eta Aurrepirinioetako hainbat herri zeharkatzen ditu eta, era batera edo bestera, guztiek bizi izan duten eboluzioaren lekuko isila izan da. Historikoki eman zaion aprobetxamendu industrial eta hidroelektrikoa aski ezaguna da; ez, ordea, bere ertzetan bizi izan diren horien istorio zein bizipenak. Duela gutxi Iratiren bidea jarraitzen duen liburuxka ilustratu batek argia ikusi du...