«Sanferminak ezin dira izan enpresek antolatutako jaialdi bat»

«Sanferminak ezin dira izan enpresek antolatutako jaialdi bat»

Iruindarrak urtarrilaren 1ean hasi ziren sanferminak hasi bitarteko eskailera igotzen; gaurkoa dute, hain zuzen, bigarren maila. Lehena da Rakel Arjolentzat (Iruñea, 1989), Iruñeko peñen federazioko lehendakari gisa. Urtarrilaren 9an hartu zuen kargua. Besta ereduaz, animalien erabileraz eta bertzez aritu da. Otsailaren 2a, eskaileraren bigarren maila. Ospatuko duzu? Gure peñak, Muthiko Alaiak-ek, ez du ezer antolatzen; kuadrilla batzuek afari batekin ospatzen dute. Lanez...

Hariak, teknologia eta fabrika bat Etxalarren

Hariak, teknologia eta fabrika bat Etxalarren

Aspaldi utzi zutela sumatzen da eraikinari so egin bezain pronto; aspaldi hustu zutela; aspaldi ez dela inor lanean ari etxe horren barruan. Errentan jarri dutela dio leihoetako batean ageri den kartelak. Etxalarko bentatik ailegatzen denarentzat, Etxalarko sarreran da herriko galtzerdi lantegia hartu zuen lehendabiziko etxea, errepidearen ezkerreko aldean; eskuinean, berriz, egungo egoitza. Anitzez ere handiagoa; anitzez ere biziagoa. Etxalarko bost...

«Batzuek zalantzan jartzen dute gure profesionaltasuna»

«Batzuek zalantzan jartzen dute gure profesionaltasuna»

Iera Agirrek (Leitza, 1987) kantxa du berezko toki, baina frontoia utzi, eta Nafarroako Parlamentuaren egoitzan sartu zen, urtarrilaren 10ean, Maite Ruiz de Larramendirekin batera. Bi pilotariok Ados sortu zuten, 2021eko maiatzean: eskuzko pilotari emakumezkoen lehen klub profesionala. Laguntza eskatu dute orain, aurrera egiteko. Babesik eza salatu du Agirrek, eta «benetako aukera berdintasuna» aldarrikatu du: gehiago eskatu du gutxien dutenentzat. Parlamentariak...

Trikiti gosea asetzen

Trikiti gosea asetzen

Triki-triki-triki. Maletak zabaldu, panderoak astindu, eta trikitien doinuez bustiko dira gaur Lesakako karrikak. Nafarroako X. Trikiti Jaialdia ospatuko dute, 17:30ean, Lesakako Harriondoa kultur etxean. «Trikitia presente dago Nafarroan, eta, jendeak uste badu galdu dela edo mundu txikia dela, oker da: akaso, ez da hain handia, baina oso presente dago», esan du Irune Elizagoienek, Nafarroako Trikitixa Elkarteko kideak. Lesakako Udalarekin batera...

Beste ‘Marikaroa’ bat

Samuelentzat. Maldita. A love song to Sarajevo film laburra hari eskaini zioten Kanaki ekoiztetxeko egileek. Filmaren sakontasunari gehitu zitzaion amaierako keinu hura, eta Zizur Nagusian egin zen aurkezpenean ere izan zen mintzagai, galderen tartean. Autoreek zintzoki erantzun zuten hilketa homofobo hark barneak astindu zizkielako erabaki zutela Samuel gogora ekartzea lan horren aitzakiapean. Finean, Maldita-n sistemaren aurka azaldu den artista baten...

Sarea ehuntzen jarraitzeko

Sarea ehuntzen jarraitzeko

Iruñeko Haritu sareak hiru urte bete berri ditu —2021eko urtarrilaren 25ean sortu zuten—, eta urteurrena ospatzeko zenbait ekinaldi antolatu ditu datozen egunotarako. Gaur, elikagai bilketa bat eginen dute hiriburuko dendetan; otsailaren 1ean, sareko kideek proiektuaren berri emanen dute, Iruñeko Zabaldin; eta otsailaren 3an, berriz, egun osoko besta eginen dute, etxebizitzaren eta pertsona guztien oinarrizko eskubideen aldeko aldarri politikoa jaiarekin uztartzeko....

Sunsundegui, kontraesanezko etorkizuna

Sunsundegui, kontraesanezko etorkizuna

«Itxaropenezko etorkizuna du Sunsundeguik». Ez zaio arrazoirik falta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko kontseilariari. Volvo Suediako multinazionalaren bi autobus modeloren karrozeriak egiteko kontratua izenpetu berri du Altsasuko autobus ekoizleak 

Milaka istorio gordetzen dituzten kaxak

Milaka istorio gordetzen dituzten kaxak

Postari moduan aritu dira Variopintas taldeko artistak. COVID-19ak eragindako itxialdiaren ondorioz elkarren berri izateko eta elkarren artean sortzeko premia zutenez, trukatzen ibili diren zortzi gutun kutxa egin dituzte. Kaxa horien bidez, milaka istorio eta 64 artelan sortu dituzte Korrespondentzia erakusketarako. Iruñeko Ziudadelako bolborategian ikusgai dago otsailaren 11ra arte. Variopintas taldeko kideek egin dute erakusketaren bisita gidatua: Leire Olkotzek, Idoia Iribertegik...

«Erantzun sozialari esker lortu dugu aparkalekuko lanak etetea»

«Erantzun sozialari esker lortu dugu aparkalekuko lanak etetea»

Kontent eta ospatzeko gogoz daude Iruñeko Bigarren Zabalguneko bizilagunak. Hilabeteak daramatzate Zangoza karrikako aparkalekuaren kontrako protestak egiten, eta, azkenean, lortu dute behin betiko lanak geldiaraztea. UPNren eskutik abiatu zen proiektua ekainean; hasieran, Enrique Maiarekin, Iruñeko alkate zelarik, eta, gero, Cristina Ibarrolarekin. Zangoza karrikako aparkalekuaren aurkako plataformako eta Zabalsanche auzo elkarteko kidea da Mertxe Zufia (Tutera, Nafarroa, 1957), eta ilusioz bizi...

Egon edo sentitu

Badira kezkatzen gaituzten arren saihesten ditugun gaiak. Arrazoia edozein delarik, hitz egiteko orduan deseroso sentiarazten gaituztenak, eta batzuetan, zaurgarri ere bai. Bakardadea gai horien multzoan sartu litezkeenetako bat da, denbora luzez aurreiritziz eta estigmaz tindatutakoa. Europako Batasunak aurreko urtean ateratako txosten baten arabera, populazioaren %13 bakarrik sentitzen da. 96 milioi pertsona horien artean, askok pentsatuko genukeenaren kontrara, gazteak dira bakartuen...