Ezgabonak

Azkar amaitu zaigu. Gabonetako argiak elektrizitatez hornitutako dirdira lausoak dira jada gure oroiminean eta oporren osteko mingostasunean. Hilabete luze iraun dute bonbillek gure kaleetan, euren zirkunferentzia, kurba eta marrazki ikuserraz zein ulergaitzekin. Denbora luze iraun du gure kaleen eta kulturen despertsonalizazioak, batik bat aurretik ikusi ez ditugunak ikusi baititugu azken denboraldian. Argiak maiz izan ditugu hizpide, akaso kaleak bete eta blaitu dituzten ekimen...

Basamortua zeharkatzeko gertu

Basamortua zeharkatzeko gertu

Etorkizuna ate joka du Nafarroako Volkswagenek. Aldaketa garaia da. Urte berezia izan du aurtengoa, auto elektrikora egokitzeko inbertsioa konfirmatu baitu taldeak. Horretarako, moldaketa handiak egin beharko dituzte fabrika barruan datorren urtearen erdialdetik 2026a amaitu arte, eta moldaketa horiek bete-betean eragingo dute eguneroko produkzioan. «Basamortuko zeharkaldia». Halaxe definitu du Alfredo Morales Nafarroako Volkswageneko langileen batzordeko presidenteak aurrean duten erronka, baina abiapuntu...

Madrilek laugarrenez moldatuko du Esa handitzeko proiektua

Madrilek laugarrenez moldatuko du Esa handitzeko proiektua

Hogei urte joan dira Itoizko urtegiak azpian hartutako herriak eraitsi zituztenetik; Esakoa handitzekoa, berriz, amaierarik ez duen proiektu bat da: Espainiako Gobernuak laugarrenez moldatuko duela iragarri zuen azaroan, oraingoan «eskuin hegala are gehiago egonkortzeko» asmoz. Urriaren 26an, Ebroko Ur Konfederazioak onartu zuen Esako urtegia handitzeko lanak «behin-behinean etenda» zeudela. Aurretik, Esa handitzeko lanen aurkako Rio Aragon eta Esa + Ez...

Zaintza lanak erdigunean jartzeko egindako grebaren urtea

Zaintza lanak erdigunean jartzeko egindako grebaren urtea

Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8an eman zuen albistea: greba feminista orokorrera deitu zuen azaroaren 30erako, Hego Euskal Herrian. Feministek bertze urrats bat egin nahi izan dute 2018ko eta 2019ko greba feministekin hasitako bidean, eta erdigunean jarri dute aurten zaintzen krisia. Zaintzari buruz hitz egiteko, halabeharrez aipatu behar da emakumeen lana, haien bizkar baitago zaintza lanaren ardura, soldatapeko zein soldatarik...

Txapel bat, bi jaialdi berri eta urteurren bat

Txapel bat, bi jaialdi berri eta urteurren bat

Nafarroako Bertsolari Txapelketak toki nabarmena izan du herrialdeko kulturaren aurtengo agendan. Urriaren 7an abiatu zen txapelketa, 24 bertsolariarekin, eta zortzi sailkatu ziren hilaren 2ko finalean aritzeko, lau final-laurden eta hiru finalaurreko egin eta gero. Hilaren 2an, Iruñeko Anaitasuna kiroldegiak hartu zuen txapelketako finala. Xabat Illarregi, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Saats Karasatorre, Josu Sanjurjo, Julio Soto eta Eneko Lazkoz igo...

«EH Bilduren eta PSNren akordio honi esker, beste aro berri bat ireki da Nafarroan»

«EH Bilduren eta PSNren akordio honi esker, beste aro berri bat ireki da Nafarroan»

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin izan duen bilera amaituta, Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioak Iruñeko Tutera karrikan duen egoitzara itzuli da Xabier Alkuaz (Tafalla, 1991), erakunde horretako lehendakaria. PSNk Alkuazen hautagaitza babestu zuen urrian, eta, babes horri esker, Tafallako EH Bilduko alkateak hartu zuen federazioko buru izateko ardura. Toki entitateen erronkez eta «ezberdinen arteko akordioak» lortzeko beharraz aritu da. Hilaren 13an...

Euskara, aterpe bila

Euskara, aterpe bila

«Batzuek pentsatzen dutenaren kontrara, euskara ez da inondik heldu: euskara hemen zen, euskara hemen da. Eta izango da». Saioa Cresporen hitzak dira, Tuterako Argia ikastolako zuzendariarenak. Ekainaren 10ean esan zituen, Iruñean, euskarak ofizialtasuna aitortua ez duen eremu mistoaren bihotzean. Kostatu zitzaion hitzaldia amaitzea, milaka eta milaka euskaltzaleren txaloen burrunba ozenak behin eta berriro etenarazi baitzion diskurtsoa. Nafarroan euskararen alde eginiko...

20a, Gorraizko billabesa

«Nork zainduko du Keparen aita?», galdetzen zion bere buruari Aurora Mora pertsonaiak; emakume indigena zen, exotikoa zen, basatia bezain hauskorra, arrotza, kolonbiarra zen eta arrazializatuta zegoen. 2021ean eta 2022an Atzerrian lurra garratz antzezlana sortu genuen, nire lehen aukera antzezle profesional gisa. Artedramak ekoiztu zuen, Amancay Gaztañagak zuzendu zuen, eta Ander Lipusek eta biok oholtzaratu genuen. 2008an ailegatu nintzen hona bizitzera, Euskal...

Bigarren inbestidurarako bide luzea

Bigarren inbestidurarako bide luzea

Nafarroako politikan, asperdurarik ez. Maria Txibite gobernuko lehendakariari ez zitzaion erraza izan bere bigarren agintaldia abiaraztea. Horretan zeresan handia izan zuten aurreko legealdiko esperientziak, gehiengoen moldaketak, Espainiako Gorteetarako hauteskundeen errepikapenak eta alderdi bakoitzaren jarrerak. Hala, hiru hilabeteko epemuga ia osorik baliatu zuten negoziatzaileek. Iruñeko Udalean, berriz, ekainaren 17an Cristina Ibarrola alkate izateko bidea zabaldu zuen PSNk. Sei hilabete geroago, egoera...

Euskara euskaldunengana itzul dadin

Euskara euskaldunengana itzul dadin

​Zarrakamalda, asuna, altxirria, mandarra, muga, hedek, habek eta beste hitz asko jaso ditu Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak (Legazpi, Gipuzkoa, 1963) Estellerriko euskara: Hegoaldeko goi-nafarrera / Estellerriko aldaera hiztegian. «Helburua da euskara galdu zen eremuetan dokumentaturiko euskara berriz euskaldunen eskuetan jartzea», azaldu du Aranak. Garean Euskaldunon Elkarteak sustatu du proiektua —Lizarrako eta Estellerriko euskararen aldeko elkartea da—, eta, Aranarekin batera, Koldo Colomo...