Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8an eman zuen albistea: greba feminista orokorrera deitu zuen azaroaren 30erako, Hego Euskal Herrian. Feministek bertze urrats bat egin nahi izan dute 2018ko eta 2019ko greba feministekin hasitako bidean, eta erdigunean jarri dute aurten zaintzen krisia. Zaintzari buruz hitz egiteko, halabeharrez aipatu behar da emakumeen lana, haien bizkar baitago zaintza lanaren ardura, soldatapeko zein soldatarik...

Txapel bat, bi jaialdi berri eta urteurren bat
Nafarroako Bertsolari Txapelketak toki nabarmena izan du herrialdeko kulturaren aurtengo agendan. Urriaren 7an abiatu zen txapelketa, 24 bertsolariarekin, eta zortzi sailkatu ziren hilaren 2ko finalean aritzeko, lau final-laurden eta hiru finalaurreko egin eta gero. Hilaren 2an, Iruñeko Anaitasuna kiroldegiak hartu zuen txapelketako finala. Xabat Illarregi, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Saats Karasatorre, Josu Sanjurjo, Julio Soto eta Eneko Lazkoz igo...

«EH Bilduren eta PSNren akordio honi esker, beste aro berri bat ireki da Nafarroan»
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin izan duen bilera amaituta, Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioak Iruñeko Tutera karrikan duen egoitzara itzuli da Xabier Alkuaz (Tafalla, 1991), erakunde horretako lehendakaria. PSNk Alkuazen hautagaitza babestu zuen urrian, eta, babes horri esker, Tafallako EH Bilduko alkateak hartu zuen federazioko buru izateko ardura. Toki entitateen erronkez eta «ezberdinen arteko akordioak» lortzeko beharraz aritu da. Hilaren 13an...

Euskara, aterpe bila
«Batzuek pentsatzen dutenaren kontrara, euskara ez da inondik heldu: euskara hemen zen, euskara hemen da. Eta izango da». Saioa Cresporen hitzak dira, Tuterako Argia ikastolako zuzendariarenak. Ekainaren 10ean esan zituen, Iruñean, euskarak ofizialtasuna aitortua ez duen eremu mistoaren bihotzean. Kostatu zitzaion hitzaldia amaitzea, milaka eta milaka euskaltzaleren txaloen burrunba ozenak behin eta berriro etenarazi baitzion diskurtsoa. Nafarroan euskararen alde eginiko...
20a, Gorraizko billabesa
«Nork zainduko du Keparen aita?», galdetzen zion bere buruari Aurora Mora pertsonaiak; emakume indigena zen, exotikoa zen, basatia bezain hauskorra, arrotza, kolonbiarra zen eta arrazializatuta zegoen. 2021ean eta 2022an Atzerrian lurra garratz antzezlana sortu genuen, nire lehen aukera antzezle profesional gisa. Artedramak ekoiztu zuen, Amancay Gaztañagak zuzendu zuen, eta Ander Lipusek eta biok oholtzaratu genuen. 2008an ailegatu nintzen hona bizitzera, Euskal...

Bigarren inbestidurarako bide luzea
Nafarroako politikan, asperdurarik ez. Maria Txibite gobernuko lehendakariari ez zitzaion erraza izan bere bigarren agintaldia abiaraztea. Horretan zeresan handia izan zuten aurreko legealdiko esperientziak, gehiengoen moldaketak, Espainiako Gorteetarako hauteskundeen errepikapenak eta alderdi bakoitzaren jarrerak. Hala, hiru hilabeteko epemuga ia osorik baliatu zuten negoziatzaileek. Iruñeko Udalean, berriz, ekainaren 17an Cristina Ibarrola alkate izateko bidea zabaldu zuen PSNk. Sei hilabete geroago, egoera...

Euskara euskaldunengana itzul dadin
Zarrakamalda, asuna, altxirria, mandarra, muga, hedek, habek eta beste hitz asko jaso ditu Aitor Arana idazle eta hizkuntzalariak (Legazpi, Gipuzkoa, 1963) Estellerriko euskara: Hegoaldeko goi-nafarrera / Estellerriko aldaera hiztegian. «Helburua da euskara galdu zen eremuetan dokumentaturiko euskara berriz euskaldunen eskuetan jartzea», azaldu du Aranak. Garean Euskaldunon Elkarteak sustatu du proiektua —Lizarrako eta Estellerriko euskararen aldeko elkartea da—, eta, Aranarekin batera, Koldo Colomo...

Alaitz Rekondo: «Hitz askorik gabe, gauza anitz erran genion elkarri»
Alaitz Rekondo (Lesaka, 1980) Iruñeko Anaitasuna kiroldegiko oholtzara igo zen larunbatean, hilaren 2an, Julio Soto aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazleari txapela jartzera. Nafarroako Bertsozale Elkarteak aitortza egin nahi izan dio Rekondoren bideari, eta lesakarrak «hunkituta» eskertu du. Rekondo ikastolan murgildu zen bertsolaritzaren munduan; kantuan aritu zen lehendabizi, baina oholtzaren gainean gaiak jartzen aurkitu du bere tokia. Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan...
Go(go)ratzekoa
Karrerako lagun batek duela hamar urteko Nafarroa Oinez-eko bideoa bidali dit watsapetik. «Nagore, zu zara?», dio barre-emoji askoz lagundurik. Segundu gutxiko agerpena da, eskerrak, baina noizbehinka izaten da bideoklipa bilatu eta gogorarazten didan lagunen bat, ondo dakite ni lotsarazten.Zangozako Ikastolaren Oinez da bideo hartakoa; inguruko gehienok bertan egiten dugu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Datorren urtean, laugarrenez hartuko dute lekukoa zangozarrek, eta...

Dantzara lotuta
Urte berezi bat hasi da Duguna Iruñeko udal dantza taldeko kideentzat: 75 urte bete zituen taldeak joan den astean, azaroaren 29an; ospatu zuten, eta ospatzen segitu nahi dute datozen hilabeteotan. Duguna-k —izen hori, berez, Iruñeko udal dantzariek 1951n sortutako ikuskizun baten izena da; dantzariek jasotako herritar batzuen lekukotasunen arabera, sona handia lortu zuen ikuskizun horrek, eta jendea Duguna izena erabiltzen...