Otsagabiko Udalak herriko Koleto etxea erosi eta moldatu du, bisitariak hartzeko. Eraikina 1786. urtekoa da, eta barruan dauden altzari eta apaingarri gehienak, berriz, 1920koak. Pirinioetako sukalde tradizional bat ere badu, tximinia handi batekin; gisa horretako bakarrenetakoa da.

Pintzelak dantzan mihisean
Hamazazpi arte erakusketa izango dira aurten Baztan-Bidasoan. Inguruko artisten margolanak ikusteko aukera egongo da, baita tailerretan parte hartzekoa ere.

“Adabakiak jarri bertzerik ez dute egiten enpresek”
Iruñerriko billabesetako gidariek kalean salatu dute autobus anitzen egoera kaskarra. Langile batzordekoak dira Gustavo Gonzalez eta Laura Molina. Ardura eskatu diote mankomunitateari.

Iritzia: Oporrak
Bidatz Villanueva Etxague
Oporrak ere errutina bihurtu dira. Hau da, egunerokotik ihes egiteko sasoia izanagatik, urteko data jakin batzuetan deskonektatzeko edo bizipen berriak izateko antolatzen ditugun egunak dira.Norbanakoon izaeraren ezaugarri ere...

Entzungor egin die protestei
Hasi ditu Oses enpresak Iruñeko Zangoza karrikako lur azpiko aparkalekua egiteko obrak. Proiektu horren aurkako plataformak gogor salatu du Iruñeko Udaleko agintarien jarrera, "ingurumenari eta bizilagunei kalte" eginen dien azpiegitura bat sustatzeagatik. Lanak gelditzeko exijitu diote alkateari.

“Uste dut Iruñean ate gehiago ireki zaizkigula”
Iruña Iriartek Reikiavik argitaletxea sortu zuen 2015ean, Javier Diaz bikotekidearekin batera. Madrilen hasi zuten bidea, baina Iruñean dira orain; hemendik argitaratu dituzte azken lanak.

Iritzia: Etena
Nagore Eslaba
Udako gau beroetan kosta egiten zait lo hartzea. Beroak ohean sartu aurretik nuen neke guztia kentzen dit, bat-batean desagertuko balitz bezala da. Orduan, agobiatzen hasten naiz eta, noski, erremedioa bilatzen dut. Leihoa ireki, postura ...