Normalizatu baino lehen

Normalizatu baino lehen

Nire txandaren zain nago ile apaindegian eta adineko bi emakume dauzkat parean. Pasatutako itzalaldiaz, olioaren prezioaz eta haserretzen dituzten hainbat kontuz ari dira hizketan. Hitz egiteko gogoz daude, nabari da. Batek sakelakoa atera du eta ahots goran bota du: «Ikusi al duzu Macronena? Drogarekin harrapatu dute bilera ofizial batean». Besteak baietz dio, eskandalizatuta: «Bai, bai, atzo ikusi nuen; lotsagarria». Ordura arte...

Osasuna sustatu, osasuna galdu

Osasuna sustatu, osasuna galdu

«Bazter utzi gaituzte, eta hutsaren hurrengotzat hartu». Angelines Hernandezenak dira hitzak; osasun sustatzailea da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ijitoen artean osasuna sustatzeko garatutako programako langilea. Azken hilabeteko soldata jaso gabe dago, eta Nafarroako ijitoen elkarteen Gaz Kalo federazioak eta Nafarroako Gobernuak aurtengo hitzarmena sinatu zain. «Ijitoen osasun ohiturak hobetzea da gure lana, baina egoerak gainezka eginda gaude;...

Berako feministek pilota jaialdi mistoa eskatu dute, baina udalak ez du onartu

Berako feministek pilota jaialdi mistoa eskatu dute, baina udalak ez du onartu

Pilotak eztabaida sortu du Berako Udalaren —EH Bildu dago udal gobernuan— eta herriko Goldatz talde feministaren artean: feministek pilota jaialdi mistoa eskatu dute abuztuko bestetarako, baina udalak ez du onartu, eta bi jaialdi antolatu ditu: bat gizonezkoena, Aspe enpresarekin, eta bertzea andreena, Emakume Master Cupekin. Auzia ez da oraingoa; 2023tik ari dira Berako feministak hor eragin nahian; udalak, baina, ez...

Arbolak basoa eramanen du Alde Zaharrera

Arbolak basoa eramanen du Alde Zaharrera

«Zuhaitza handitzen ari da». Horixe nabarmendu du Isa Ferreirok, Labea arte, zientzia eta natura laborategiko kideak, Arbola jaialdiari buruz. 2023an egin zuten lehendabizikoz, eta hirugarren aldiz antolatu dute aurten, Iruñean: Arbola Fest ekainaren 11tik 15era eginen dute, baina maiatzean ere izanen da zer ikusi, «ekitaldien baso bat» prestatu baitute, iaz bezala, jaialdia gero eta esparru gehiagotara hel dadin. Hitzaldiak, erakusketak,...

Besarkada bat, aurrera jarraitzeko

Besarkada bat, aurrera jarraitzeko

Ekaitzak eztanda egin baino lehen bukatu dute bisita. Tere Gonzalez eta Mari Jose Gastearena Iruñeko Elkarri Laguntza elkarteko kideak dira, eta, azken asteotan, joan-etorri anitz egin dituzte elkartearen Arrotxapeko egoitzatik Arostegi etorbideko eraikin huts batera. 30 gazte migratzailek baino gehiagok aterpe aurkitu dute han, karrika gorritik ihesi. Zabor anitz bada oraindik, baina duela hilabete bat baino anitzez ere gutxiago. Gazteak...

«Erriberan oso zaila da euskaraz bizitzea: ariguneak behar dira»

«Erriberan oso zaila da euskaraz bizitzea: ariguneak behar dira»

Kontzertuak lotu, bazkarirako tiketak saldu, agertokiak alokatu, baimenak eskatu… Egunotan galtzak bete lan ibili dira Erriberan Euskaraz elkarteko kideak, bihar egitekoa den Erriberako I. Euskararen Egunaren kontura. «Euskararen egun asko egin dira orain arte hainbat herritan, baina hau berezia izanen da», esplikatu du Iñaki Bakerok, AEKren Tuterako euskaltegiko irakasleak (Laudio, Araba, 1965). «Arguedasen egingo dugu, eta Erribera osorako festa izango...

Kanpin denda bete urte

Kanpin denda bete urte

Orain bi aste senide batek kanpin denda bat eman zidan. Berezkoa bezain bat-batekoa da senideen arteko objektu trukea; oroitzapen gozoen nahiz nostalgiaren gordailu diren objektu arrotzen oinordetza. Denetarik eskaini izan didate arautu gabeko truke horretan, edo hori esanen nuke; halere, ez nuke irmotasunez lepoa jokatuko, jakin baitakit noizbait sekula pentsatu gabeko objekturen bat eskainiko didatela. Alabaina, egoera horri eskapo egiteko,...

«Euskaraldiko rolak jarrerarekin lotuak daude, ez euskara mailarekin»

«Euskaraldiko rolak jarrerarekin lotuak daude, ez euskara mailarekin»

Euskaraldiaren laugarren aldia ate joka dago. Maiatzaren 15ean hasiko da, eta Euskal Herriko ahoak eta belarriak euskaraz beteko ditu hamar egunez. Parte hartzaileek ahobizi edo belarriprest txapa jarriko dute, betiko helburuarekin: hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskara erdigunera eramatea. Nora Gonzalez Euskaraldiaren Nafarroako antolatzaileak (Iruñea, 2000) ekinaldian parte hartzeko deia egin die bai norbanakoei eta bai entitateei ere. Euskaraldiaren aurtengo berritasunetako bat da udazkenean...

Ihesi joan zirenen arrastoen ibilaldia

Ihesi joan zirenen arrastoen ibilaldia

Europako ihesaldirik handiena izan zen 1938ko maiatzaren 22an Ezkabako gotorlekuan (Nafarroa) iragan zena. Hala kontatu du Mikel Gerrak, La Fuga kirol ekinbidearen antolatzaileak. Iaztik ari dira antolatzen Ezkabartetik Urepelerainoko proba; bigarrena izanen da aurtengoa. Maiatzaren 17an eginen dute; aurten, zehazki, mendi ibilaldia. Fermin Ezkietaren Ezkabako gotorlekuko iheslariak (Pamiela, 2022) liburutik heldu da Ezkabako 795 presoen ihesa oroitzeko ekimenaren ideia. Haietatik...

Allinibar elkarteak laguntza eskatu du udako jardunaldiak antolatzeko

Allinibar elkarteak laguntza eskatu du udako jardunaldiak antolatzeko

«Harrituta eta hunkituta gaude; jende anitz etorri da gu babestera». Allinibar elkarteko kide Ainhoa Garcia Araguesek erran ditu hitzok, ikusita zer-nolako elkartasun olatua sortu den sare sozialen bidez laguntza eskatu eta gero landa eremuko emakumeen topaketa antolatzeko. Allin ibarreko hainbat emakumek osatzen dute taldea, eta, 2021etik, Herritarrak izenburuko jardunaldiak antolatzen dituzte urtero, Larrionen. Baina, aurten, Nafarroako Berdintasun Institutuak ez die diru laguntzarik eman,...