Ekainaren 24an eginen dute Arizkun Rock, eta, pixkanaka, antolatzaileak ari dira aurtengo aldiari buruzko xehetasunak argitzen. Asteon kaleratu dute kartela: lau talde ariko dira oholtza gainean.

Iritzia: Euskara, bizi-bizi
Bidatz Villanueva Etxague
Berriki argitaratu dute Hegoaldeko goi-nafarrera. Mañeruibarko hiztegia, eskualde horretan duela hainbat mende hitz egiten zen euskararen ezaugarriak biltzen dituena. Aitor Arana eta Koldo Colomo ikertzaileen lanaren fruitua ...

Eman nahi zaion tokia da gakoa
NUPek Euskarazko Ikasketen Plan Gidaria egin du. Helburutzat hartu du 2023-2024ko ikasturterako euskarazko 2.226 kreditu eskaintzea. Hizkuntza Plangintzarako zuzendari Imanol Nuñezek erran du plana "konpromiso" bat dela; Euskara Taldeak zalantzan jarri du betearazteko duen gaitasuna.

Ohiturak aldatzeko, lehen esaldia euskaraz
Uharteko Gazteok Euskaraz sortu dute zenbait herritarrek, euskararen erabilera sustatzeko. Ikerketa soziolinguistikoa egin dute herrian: gazteen %66k badakite euskaraz, baina %2,8k baino ez dute erabiltzen.

“Izan ere, zer da ama ona izatea? Ez dago erantzun zuzenik”
Nafar Ateneoaren poesia saria irabazi du Lierni Azkargortak, 'Iruntzian' lanagatik. Ohi denez, elkarteak zehaztu zuen sariketako obrek oinarrian eduki beharreko gaia: aurten, 'ama'. Askotariko ertzez idatzi du idazleak.

Iritzia: Inposaketaren alde
Amets Aranguren Arrieta
Jakinen duzuen bezala, inposaketaren herria da gurea. Horrela, boteprontoan, okurritzen zaizkidan batzuk: D eredua, zerrenda bakarraren afera, Euskaraldia eta gauza horiek guztiak. Azken egunotan beste modalitate bat izan dugu...

Euren borrokaren buruzagiak
SOS Arrazakeriak Iruñean antolatutako mahai inguru batean, Maria Juncay, Lamine Bathilly eta Youssef Ouled ekintzaile antirrazistek hitza hartu dute egiturazko arrazakeriaren aurka. Arrazakeria instituzionala kolonialismoarekin lotu dute, eta subjektu politikotzat aldarrikatu dute euren burua.

Adituek diote udaberria “arina” izanen dela alergia dutenentzat
Negu idorrak eraginen du gramineo gutxiago loratzea. Nafarren %10ek alergia diote lore hautsari. Iruñeko Udalak abian jarri du polenaren berri emateko bere alerta zerbitzua