Gorosti natur zientzia taldeak urtero egiten du miruen errolda Nafarroan. Iaz, 1.521 miru gorrik pasa zuten negua Nafarroan, duela bi urte baino 289 gutxiagok. Errolda hasi zenetik, 1992. urteaz geroztik, %28 jaitsi da hegazti harrapari horren populazioa. Pozoia da galeraren lehen erruduna.