BABESA MIROTZ KUMEENTZAT

Apirilean eta maiatzean mirotzek labore soroetan egiten dituzte habiak, lurrean. Han babesten dira harrapakarietatik, baina ez uzta makinetatik. Izan ere, uzta sasoiarekin bat egiten du mirotzen umatze garaiak, eta uzta makinen hortz artean bukatzen dute habietako askok; ondorioz, mirotz kume asko hil egiten dira. Nafarroako Basozainen Elkarteak laguntza eskatu du mirotzak babesteko. Abeltzainek eta nekazariek habiak ikustean 112 telefonora deitzeko eskatu dute.