BASERRITIK MERKATURA ZUZENEAN

EHNE sindikatuak eta Arangurengo Udaleko Ingurumen Sailak martxoaren 29an larunbatarekin Merkatu gardena antolatu zuten. Goiz osoan Mutiloako Ibaialde pasealekuan hainbat baserritarrek euren produktuak izan zituzten salgai. Horrekin batera, gazta egiten ikasteko eta barazkiak lantzeko tailerrak eskaini zituzten. Merkatu gardenaren helburuak dira, kontsumo arduratsua eta tokian tokiko produktuen zuzeneko salmenta bultzatzea.