Oinez Gailurra ekinbidea abian jarri dute, euskara eta mendizaletasuna uztartzeko

Zangoza Nafarroa Oinez dela eta, hainbat ekinbide martxan jarri ditu Zangozako ikastolak. Asteartean, Oinez Gailurra egitasmoa aurkeztu zuten, euskara eta mendizaletasuna uztartzeko. Parte hartzaileek Euskal Herriko zein munduko mendi gailur bat erosi beharko dute Nafarroa Oinez-eko webgunean. Horrela, ekinbideko ikurra jasoko dute etxean, eta aukeratutako gailurrean argazkia atera beharko dute.