PPNko zinegotzi batek dimisioa eman du, alkohol proba batean positibo emanda

Tutera Veronica Gormendio Tuterako PPNko zinegotziak dimisioa eman du, alkohol proba batean positibo eman eta gero. Hezkuntza, Gazteria eta Gizarte Etxeetako ziengotzia da, eta ohar baten bidez “barkamena” eskatu die herritarrei, “arduragabe” jokatu izanagatik. Oraindik PPNk ez du jakinarazi zeinek hartuko duen Gormendioren kargua; heldu den asterako espero da erabakia.

%60

selektibitatea egin duten emakumeen ehunekoa

Nafarroan selektibitatea egin dutenen %60 emakumeak dira. Asteazkenean hasi eta gaur arte iraungo dute unibertsitatera sartzeko probek. Orotara, 2.867 gaztek egingo dituzte azterketak, iaz baino 149 gehiagok. Hala ere, ikasleen %25ek baino ez dute proba euskaraz egingo.