Haur eskoletako diru laguntzen %100 ordaintzeko eskatu dute hogei udalek

IRUĂ‘EA. Hogei udaletako ordezkariek idatzi bat erregistratu dute Nafarroako Gobernuak 2014ko aurrekontuetan haur eskolentzat aurreikusitako diruaren %100 ordain dezala eskatzeko. Oraingoz, Hezkuntza Departamenduak %70 besterik ez du ordaindu. Udalek ohartarazi dutenez, departamenduak zor duena haiek jartzeko modurik ez dute. Beraz, haur eskola asko "kolokan" daudela azaldu dute.