Urdangarinen iragana, oraina eta geroa

Edukiera txikiko aretoak hautatu ditu Mikel Urdangarin musikari bizkaitarrak 2015. urterako. Getxon abiatu zuen bira, otsailaren 8an; eta igande honetan Irurtzunen emango du kontzertua. Kantu zaharrak abesteaz gainera, sortzen joan ahala abesti berriak ere aurkeztuko ditu Urdangarinek kontzertuetan. Abendurako, gainera, hamar abestiz osatutako lana ere egin nahi du. Kultur etxean arituko da, 19:30ean.