Baigorriko Kulturaldia antolatu dute Nafarroako Egunaren bezperan

Egun gutxi falta dira Baigorrin Nafarroaren Eguna ospatzeko. Aurten, gainera, Basaizea elkarteak musikaldi berezia prestatu du bezperan, Barigorri. 21:00etan izango da Guk ta Guk-tarrak ikuskizuna, Baigorriko elizan. Musikari klasikoz osatutako Xare/Hertz orkestrak lagunduta, Guk-en kantu ezagunenetako batzuk emanen dituzte Aire Ahizpak, Astezkenekoak eta Xendarineko ahizpak Baigorrialdeko kantari taldeek. Horrez gain, Sustrai Colina eta Fredi Paia Iparraldeko eta Bizkaiko bertsolari txapeldunak ariko dira.

Hurrengo egunean ospatuko dute, ordea, Nafarroaren Eguna. Urtero bezala, Baigorrin (Nafarroa Beherea) egingo dute jaialdia, Basaizea elkarteak antolatuta. Musika, dantza eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horretarako.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.