Jon Barberena bertsolaria hil da, ‘Nafarroako Hitza’-ko kolaboratzailea

Jon Barberena bertsolaria hil da, ‘Nafarroako Hitza’-ko kolaboratzailea

Garikoitz Goikoetxea

Goizaldean hil da Jon Barberena Ibarra (Elizondo, Nafarroa, 1979), ondoeza izanda. Bertso munduan urteetan ibili da. Txapelketak albo batera utzi zituen orain urte batzuk, baina arlo horretan zebilen, Baztango bertso eskolako kide eta irakasle. Nafarroako Bertsolari Txapelketan, 2007an eta 2008an txapeldunorde geratu zen; aurretik, 2004an eta 2003an, Mariano Izeta eta Xalto sariak irabazi zituen.

Ogibidez euskara irakaslea zen Barberena. Heziketa Fisikoko diplomatua zen, eta Gizarte eta Kultur Antropoligiako lizentziatua. Bertsolaritzaren esparruan ez ezik, literaturaren arloan ere bazebilen, poesian bereziki. Iaz, adibidez, Lauaxeta olerki saria irabazi zuen Neguko gaba lanarekin. Aurretik, 2016an, Iruñea Hiria poesia saria jaso zuen Izoztu zitzaigun negu hura lanagatik. Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Kultur Lehiaketan ere saritu zuten 2011n, 2013an eta 2015ean.

BERRIA Taldearekin harreman estua zuen Barberenak: kolaboratzaile zebilen Nafarroako Hitzan. Joan den ostiralean argitaratu zuen azken artikulua.

Leave a Reply

Your email address will not be published.