Aroztegiko aferaren kronologia

2008

Otsaila. Palacio de Aroztegia SMk proiektua aurkeztu zuen.

Urria.UGEP gisa tramitatzearen aurka agertu zen Nafarroako Gobernua.

2009

Urriak 4. Lekarozko Batzarrearen herri galdeketa: %67, birkalifikazioaren kontra; %26, alde. Parte hartzea %48koa izan zen.

Irailak 7. Baztango Udalak lurren kalifikazioa aldatzeko udal planaren aldaketa abiatu zuen.

Abenduk 17. Aroztegia eta gerozer? plataformaren aurkezpena.

2010

Ekainak 7. Aroztegiko proiektua onartu zuen Baztango Udalak.

Uztailak 17. Mila lagun inguru kalera atera ziren, Elizondon, Baztan bizirik nahi dugu lelopean.

2011

Otsailak 21. Udal planaren aldaketaren behin betiko onespena argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Maiatzak 22.Udal hauteskundeak egin ziren; Garbiñe Elizegi (Bildu) izendatu zuten Baztango alkate.

2012

Apirilak 19. Aroztegiko proiektua berrikustea onartu zuen Baztango Udalak.

2013

Urriak 10. Lekarozko lursailen kalifikazio aldaketa baliogabetu zuen auzitegiak.

2014.
Abendua. Promotoreak proiektuan aldaketak egin zituen, eta lursailen kalifikazio aldaketa onartu zuen Nafarroako Gobernuak.

2015

Urtarrilak 22. Baztango udal gobernu taldeak Aroztegikoa «kolpetik aberasteko egitasmoa» zela salatu zuen, eta UGPSa bertan behera uzteko eskatu.

Maiatzak 20. UGEPa onartu zuen Nafarroako Gobernuak.

Maiatzak 24. Hauteskundeak: Joseba Otondo (EH Bildu) Baztango alkate izendatu zuten.

Ekainak 19. Palacio de Aroztegia promotoreak Garbiñe Elizegi salatu zuen.

Uztailak 1. Baztango Batzar Nagusiak UGEPa bertan behera uzteko eskatu zion gobernuari.

Urriak 16. UGEParen kontrako 900 sinadura sartu zituzten erregistroan.

Abenduak 30. Nafarroako Gobernuak proiektuarekin aurrera egitea erabaki zuen.

2016

Ekainak 5. Baztango Batzar Nagusien galdeketa: %83, aurka; %27ko parte hartzea.

Azaroak 6. Otondoren eta Elizegiren deklarazioa auzitegian.

Azaroak 28. Aroztegiko urbanizazio lanen txostena onartu zuen Nafarroako Gobernuak.

2017.

Ekainak 19. Aroztegiko proiektua UGEP gisa tramitatzeko erabakia babestu zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiak.

Iraila. Promotoreak EH Bildu eta Ezkerrako hautetsiak salatu zituen.

2019.

Martxoak 10. Garbiñe Elizegi errugabetzat jo zuen Auzitegi Gorenak, Nafarroako auzitegiaren erabakia berretsita.

2021.

Apirilak 8. Makinekin lanean hasi ziren Lekarozen, eta herritar talde batek gelditu egin zituen.

Apirilak 11. Lanak «legez kanpo» hasi zirela salatu zuen EH Bilduk, Nafarroako Parlamentuan.

Apirilak 17. Aroztegiko proiektuko lanak gelditzeko kanpaldia hasi zen.

Apirilak 23. Langileek alde eginzuten Lekaroztik.

Apirilak 28. Kanpaldia bertanbehera utzi zuten.

Leave a Reply

Your email address will not be published.