Iruñeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, atzo eguerdian auto batek 87 urteko oinezko bat harrapatu zuen; gauean hil da.
Larrialdi zerbitzuek 14:20 aldera istripu baten berri izan zuten, eta bertara iritsi zirenean larri zauritutako gizon bat ikusi zuten. Ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen, zauriengatik.
