Nafarroako Gobernuak 2028an hasi nahi du Etxabakoitzen 3.500 etxe eraikitzen

Nafarroako Gobernuak 2028an hasi nahi du Etxabakoitzen 3.500 etxe eraikitzen

Nafarroako Gobernuak atzo aldatu zuen Iruñeko Etxabakoitz auzoko UGEP udalerriz gaindiko eragina duen plana. Berez, plan horren arabera, 11.581 etxe eta abiadura handiko trenaren geltokia egin behar dituzte bertan. Oraingoz, espero dute 2028 amaieran 3.500 etxe eraikitzen hasiko direla, Oscar Txibite Nafarroako Lurralde Kohesio kontseilariaren esanetan. Beti ere ordurako erabaki batzuk hartzen baldin badituzte: sailen banaketa eta urbanizazio proiektuak onartzea eta udal mugen aldaketa onartzea. 

Planak zehaztu du etxeen erdiak babestuak izango direla eta erdiak libreak: zehazki, 3.487 babestu, 2.371 tasatu eta 5.723 libre. 2028an eraikitzen hasi nahi dituzten etxeak Barañain ondokoak dira. Inguru hori aukeratu dute etxeak egiten hasteko, ez baitiote eragiten abiadura handiko trenaren ibilbideak eta obrak, eta ezta beste azpiegitura batzuen antolaketa aldaketak ere. Industria jardura eremu horretatik atera nahi dute, eta, horretarako, bertako enpresa batzuk lekualdatu nahi dituzte, Huntsman eta Urdanoz, esaterako. 

Planak eragiten duen eremua oso handia da: 2,3 milioi metro koadro, 230 hektarea. Barañaini, Iruñeari, Zizurri eta Zizur Nagusiari eragiten dio.