Lau gizon atxilotu dituzte asteburuan Iruñean, indarkeria matxista egotzita

Lau gizon atxilotu dituzte asteburuan Iruñean, indarkeria matxista egotzita

Iruñeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, lau gizon atxiotu dituzte asteburuan, indarkeria matxista egotzita. Hiriburuko San Jorge auzoan atxilotu zuten lehenbizikoa, ortziral arratsaldean: bikotekideari eraso egitea leporatuta atxilotu zuten, poliziak erran duenez. 

Larunbatean, berriz, bi gizon atxilotu zituzten. Arrotxapean lehenbizikoa: tratu txarren delitua leporatuta, bikotekideari kalean eraso egiteagatik. Gauerdian atxilotu zuten bigarrena, hiriaren erdigunean; sexu eraso delitua egotzi zioten, emazteki bati ukituak egiteagatik. 

Atzo arratsaldean bertze gizon bat atxilotu zuten, emakume batekin zuen urruntze agindua urratzeagatik.