IRUÑEKO BALUARTEKO LANAK, AURRERA

Aurrera jarraitzen dute Iruñeko Labriteko baluartea berreraikitzeko lanek. Iragan otsailean, harresiaren zati bat erori zen, eta, geroztik, konpontzen ari dira. Orain, obren bigarren faseari ekin diote. Fase horretan, hamar panel jarriko dituzte, gotorlekuaren egitura sendotzeko asmoz. Horrez gain, zenbait kanoi eta harresi bat berreraikiko dituzte, eta Santa Maria plaza baluartearekin lotuko duen eskailera bat egingo dute. Gainera, Baluarte Baxuko sastrakak kentzen ari dira.