Saldu gabeko babes ofizialeko ia mila etxe daude Nafarroan

“Nafarroan babes ofizialeko ia mila etxe saldu gabe daude”, adierazi du Luis Zarraluki Sustapen kontseilariak. Alokairuaren aukerak gora egin du azken urteetan. Horren ondorioz, etxebizitza librearen prezioak jaitsi egin dira, eta babes ofizialeko etxeekin lehian daude orain. Stock horri aurre egiteko, gobernua etxebizitza horiek baldintza bakarrarekin saltzea aztertzen ari da: ohiko etxebizitza bezala erabiltzea.

Egun, “bete gabeko” etxeen salmentan baldintza batzuk malgutzea onartua dago: besteak beste, gutxieneko diru sarrerak ez izatea eta erroldatua ez egotea. Dekretu berriarekin, gehiegizko diru sarrerak dituzten saltzaileak ere onartuko dituzte.