Baliabiderik ez duten gurasoek, etsita, ume txiki bat basoan utzi zuten. Hark, ordea, anai-arreba eta senide guztiak salbatu zituen, bere adimena erabilita. Ezaguna da Erpurutxo-ren istorioa; baina istorio hori bera gaur egungo garaietara moldatuta aurkeztuko du Teatro Paraiso konpainiak. Mendillorri auzoko Civivox zentroan eskainiko dute saioa, bihar. Bi emanaldi egingo dituzte, 11:00etan eta 18:00etan.