Iruñeko 3. instrukzio epaitegiko buru Mari Paz Benito epaileak agindua eman du Simon Santamaria Iruñeko udaltzainburu ohiaren aurka ahozko epaiketa abiatzeko. Prebarikazioa eta lankideen kontrako jazarpena leporatzen dio.
Santamariak, hala ere, helegitea aurkeztu du instrukzio epailearen auto judizialaren kontra eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi beharko du auzia artxibatzen duen ala epaiketa egitea ahalbidetzen duen.
Yolanda Barcinaren konfiantzazko kargua izan zen Santamaria, 1999an udaltzainburu izendatu zutenetik aurtengo urtarrilean kargugabetu zuten arte. Alfonso Fernandez Torresek hartu zuen Santamariaren lekukoa Iruñeko Udaltzaingoaren buruzagi gisa.
Leave a Reply