Adinkeriari buruz hitz egiteko; zaharrek, batez ere, adinagatik jasaten duten bazterketari aurre egiteko; adinekoak subjektu politikoak direla aldarrikatzeko, eta gizartean parte hartzeko, eragiteko eta euren ahotsa eta iritziak entzunarazteko eskubide osoa dutela aldarrikatzeko. Helburu horiekin guztiekin egin du Iruñeko Udalak adinkeriari buruzko jardunaldi bat, hiriburuko Kondestablearen jauregian —maiatzaren 16an—. Mahaian adituak eseri dira; zaharrak, berriz,...
Edurne Elizondo
Urtemuga
Orain dela hamasei urte ailegatu nintzen Nafarroara bizitzera. 2008ko maiatzaren 10a zen. Nafarroako hegoaldeko mugara iristean euri-jasa ari zuen errukirik gabe. Iruñera iritsi nintzen; batzuk Pamplonara ailegatuko dira. Hau esaten dut ematen duelako antzekoak direla, baina ez, ez dira gauza bera. Hiri honetara iritsi nintzenetik sentitu dut bi errealitate horiek duten garrantzia, bi polaritate. Hori niretzat...
«Berrehun sintoma baino gehiago daude fibromialgiari lotuta»
Nafarroako Frida elkarteko kideak kalera atera ziren hilaren 12an, Fibromialgiaren Munduko Egunean. Gaitz hori dutenek sortu zuten taldea, 2006an. Eritasunak emakumeei eragiten die, batez ere. Mariain Asiain elkarteko presidenteak (Iruñea, 1972) duela 25 urte jaso zuen diagnostikoa. Fibromialgiaren Munduko Eguna izan zen igandean. Zer mezu zabaldu nahi izan duzue aurtengo aldian? Osasun langileak trebatzea nahi...
Dragoitxoak, trenez ailegatu diren narrastiak
«Harrituta» gelditu da Daniel Garcia iruindarra, dragoitxoen inguruko lan bat egin eta gero: Nafarroako uste baino toki gehiagotan aurkitu dituelako narrastion arrastoak, eta uste baino jende gehiagok erantzun diolako berak sare sozialen bidez egindako deiari. «Herritarren zientzia» sustatu nahi izan du Garciak, dragoitxoen berri jasotzeko eta zabaltzeko. Hirurehun herritar inguruk idatzi diote, herrialdeko hamaika txokotan...
Esku hartzeko beharra
«Herritarrek erabakitzen dutena». Horixe izanen da Iruñeko Erorien Monumenturako «proiekturik onena», Iruñeko alkate Joseba Asironen hitzetan. Apirilean erran zuen hori, hedabideen aurrean egindako agerraldi batean. Aldi hartan, alkateak oroitu zuen udalak eraikin horri buruzko «gidoi bat» baduela, 2015etik 2019ra bitarteko agintaldian zehaztutakoa. Asiron aurreneko aldiz izan zen hiriburuko alkate urte horietan, eta orduko udalak ideia lehiaketa...
Trans-misioak
Haurrentzat idazten dugunok kezka berezia izaten ohi dugu transmititzen dugunarekin. Eta ez naiz haur liburuen pedagogikotasunaz ari (luze mintzo da horretaz, eta uste dut adostasuna badagoela literaturari egin diezaiokeen kaltearen inguruan), zerbait zabalagoaz baizik: zer kontatu, zer ez eta nola, buruan izaten ditugun kontuak dira, haurrekin harremantzen den edonork bezala. Batetik, haurrak direlako, euren garapenari...
Atariandia kultur elkartea sortu dute Iruñeko Iturraman, «indarrak batzeko»
Elkarte bat, denak batzeko. Horixe egin dute Iruñeko Iturrama auzoan: hainbat kultur proiektutan ari den herritar talde batek Atariandia kultur elkartea sortu du, «indarrak batzeko». Orain arte nork bere kabuz antolatutako ekinaldiak sendotu nahi dituzte, eta, aldi berean, berriak sortu. Euskara eta euskal kultura sustatu nahi dituzte, eta auzoko bizilagunen arteko sarea ehundu. Hilaren 6an...
25 urtez sakandarren ahots
«1999ko maiatzaren 3an jaio zinen, Beleixe irratia, […] gaztea baina ibilitakoa; gaztea baina kolpe gogorrak jasotakoa. Erori eta jaikitzen den horietakoa […]». Hitz horiekin eman zion hasiera Beleixe irratiko arduradun eta esatari Eneida Carreñok iragan maiatzaren 3ko zuzenekoari. Guztietan bereziena, edozein irratik ez baitu mende laurden bat betetzen hola eta hola. 25. urteurrena ospatzeko, formatu...
Historia propioaren kontalari
Presarik gabe egin nahi izan du lan; sorterrian aritu delako, eta sorterrian aritzeak ardura berezi bat eman diola sentitu duelako. «Duela hamar urte egin nituen argazkietako zenbait, orduan jada nire herriko memoria lantzeko gogoa banuelako». Silvia Aierra argazkilari eta artista plastikoarenak dira hitzak. Ahotsak eta begiradak izenburuko proiektua garatu du, Stephanie Chironekin batera, San Martin...
«Mendia komunitatea ehuntzeko bide bat zen; hori galtzen ari gara»
Iñaki Otxoa de Olza 2008ko maiatzaren 22an zendu zen. Bost egun pasatu zituen hil edo bizi Annapurnan, eta han geratu zen betiko. Mendizaleak egindako bideari segida emateko asmoz sortu zuten handik urtebetera SOS Himalaia fundazioa. Elena Sagasetak (Iruñea, 1979) txikitan ezagutu zuen Otxoa de Olza, eta egun fundazioko koordinatzailea da. Bihar Altsasun eginen duten Hiru...