«Batzuek pentsatzen dutenaren kontrara, euskara ez da inondik heldu: euskara hemen zen, euskara hemen da. Eta izango da». Saioa Cresporen hitzak dira, Tuterako Argia ikastolako zuzendariarenak. Ekainaren 10ean esan zituen, Iruñean, euskarak ofizialtasuna aitortua ez duen eremu mistoaren bihotzean. Kostatu zitzaion hitzaldia amaitzea, milaka eta milaka euskaltzaleren txaloen burrunba ozenak behin eta berriro etenarazi baitzion...