«Ohartu gara hemen egoteko ez diogula gure erroari uko egin behar»

«Ohartu gara hemen egoteko ez diogula gure erroari uko egin behar»

Txikitatik ezagutzen dute elkar Kami Magassak (2003) eta Mariam Traorek (2006). Malin jaiotako iruindarrak dira, eta Black Power kolektiboko kideak. Afrikar jatorriko hogei emakume gazte inguruk egin dute bat talde horretan, arrazakeriaren aurka lan egiteko. Zer da Black Power? MARIAM TRAORE: Arrazakeriaren, xenofobiaren eta matxismoaren aurka ari gara. Gazteak gara, eta auzi horiei buruzko gure...

Gabezien aurrean erantzuna

Gabezien aurrean erantzuna

Sistemaren gabeziak modu komunitarioan asetzeko asmoz, Zaindu Leitzaldea proiektuaren hazia erein zuten iragan udan Estitxu Lertxundik eta Maite eta Xabi Barinagarrementeriak. Martxoaren 1ean jaso zuten uzta: Leitzako Landa industrialdean jarri dute hamaika zerbitzu eskaintzen dituen egoitza, eta hogei bazkide inguru artatzen dituzte. Ordea, azaldu dute ez dela lan makala izan, «pausoz pauso eta xuabe» ondu baitute...

Ager eremuko idazleen bila

Ager eremuko idazleen bila

Abian da, zazpigarrenez, Ager Vasconum euskarazko literatur lehiaketa. Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko zenbait toki entitatek antolatu dute, hiru helburu nagusirekin: euskaraz idazteko zaletasuna piztea, literatur sorkuntza bultzatzea eta tokiko ekinaldien alde egitea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 26ra arte aurkezten ahal dituzte lanak. Tafallako, Erriberriko, Lizarrako, Vianako, Zizur Nagusiko, Zangozako, Lodosako eta Garesko udalek eta...

Saretzeak emandako indarra

Saretzeak emandako indarra

Sendotuz doa. Horixe nabarmendu dute Concha Pasamar, Andrea Ganuza e ta Mikel Santoz Belatz artistek Nafarroako irudigintzari buruz. Iruñeko Ziudadelan egindako mahai inguru batean parte hartu dute, Euskal Irudigileak elkartearen hogeigarren urteurrena ospatzeko. Hiru marrazkilariok, hain zuzen, irudigileen arteko sarea ehuntzeko azken urteotan egindako lana aipatu dute sektoreak egun herrialdean duen osasun ona azaltzeko. Irudigileen...

«Elkartearen ardatzak uztartzen ditu egiten ari garen dantzen atlasak»

«Elkartearen ardatzak uztartzen ditu egiten ari garen dantzen atlasak»

Karlos Irujok (Iruñea, 1960) Iruñeko Ortzadar euskal folklore taldearen ibilbide ia osoa ezagutu du, duela 47 urte egin baitzuen bat orain mende erdia bete duen taldearekin. Jardunaldiak eginen dituzte apirilaren 9tik 13ra, Iruñean, urteurren hori ospatzeko. Ezagutzen ez duenarentzat, zer da Ortzadar? Dantza talde bat baino gehiago da. Dantza talde gisa antolatu ginen hasieratik, baina...

Plan bat eskatu dute Ultzamako isurien aurka

Plan bat eskatu dute Ultzamako isurien aurka

Ultzama ibaira minda botatzen ari direla salatu dute ekologistek eta ibaiak ukitzen dituen herrietako bizilagunek enegarrenez, eta plan bat eskatu dute egoera horri aurre egiteko. Inguruko haztegietatik iristen da minda ibaira, eta arazoa nabarmena da, batez ere Latasatik behera. Arazoa ez da oraingoa, gainera, bizilagunen arabera, azken 25 urteotan gertatu baitira isuriak. Isuri horiek kalte...

Egindako bidea galtzeko beldur

Egindako bidea galtzeko beldur

Kezkak hartu du Beintza-Labaiengo aterpetxeko arduradunen egunerokoa. Urrian 35 urte beteko ditu haien proiektuak, baina bide hori kolpez amaituko ote den beldur dira. Herriko udalak hartutako zenbait erabakik eragin dute oraingo egoera, erabaki horien ondorioz arriskuan baita Mikel Albisuk eta Idoia Etxeberriak martxan jarritako egitasmoaren bideragarritasuna. Albisuk eta Etxeberriak ez dute atea itxi nahi, baina garbi...

Enbor bera, adar gehiago

Enbor bera, adar gehiago

Bertze hazi bat ereiteko: Iruñeko Labea arte, zientzia eta natura laborategiak Arbola jaialdia antolatu du hiriburuan, bigarrenez. Ekinaldiak iaz hasitako bideari eman nahi dio segida, sortu zuten unetik beretik izan baitu egonkortzeko asmoa; aurtengo aldiak, halere, izanen du berrikuntzarik, proiektu sendo eta egonkorra ehuntzea ez ezik, gogoetarako bide berriak sortzea eta sakontzea ere hartu baitu...

Xaboia ez da nahikoa arropa garbitzeko

Xaboia ez da nahikoa arropa garbitzeko

Marokotik etorri dira Iruñera, Marokon gertatzen denari buruzko ardurak mugak zeharkatzen dituelako: AEBetako eta Europako ehungintzaren arloko enpresa handiek herri horretan ekoizten dituzte euren arropak, prozesua merkatzeko, eta, horretarako, langileen eskubideak kontuan hartzen ez dituzten baldintzak ezartzen dituzten tailerrak erabiltzen dituzte. Nadia Ahesbi marokoarra da, ehungintzaren arloko langilea, eta Nafarroako Parlamentuan izan da —martxoaren 20an—,...

Egitura salatzeko

Egitura salatzeko

Egiturazkoa. Halakoxea da arrazakeria, eta halakoxea delako, hain zuzen, haren erroak gizartearen arlo guztietara ailegatzen dira. Egiturazko arazo bat dago migratzaileei etxebizitzarik alokatu nahi ez dietenen jarreraren atzean; egiturazko arazo bat dago karrikan herritar beltzak eta arrazializatuak geldiarazten eta miatzen dituzten polizien jarreraren atzean; eta egiturazko arazo bat dago ustez delitu bat egin duen migratzaileren bati buruzko...