Gizartea

Kobrearen labirintoa aztertzen

Kobrearen labirintoa aztertzen

Elkarren artean labirinto baten antzera konektaturik dauden kobazuloz, meazuloz, putzu naturalez eta artifizialez josita dago Lantz. Brontze Aroko meatzaritza arkeologia gune bat da, eta, 1970eko hamarkadatik arkeologo askorentzat ikasteko leku bat izan den arren, duela bi urtera arte ez da sakon aztertu. Lantzeko Udalak kobazuloen ondarea balioesteko eta sailkatzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari. «Orain, badakigu...

Euren borrokak zabaltzeko

Euren borrokak zabaltzeko

Euskal Herriko mugimendu feministak greba feminista orokorrera deitu du azaroaren 30erako. Thycna Nafarroako Etxeko eta Zaintzako Langileen elkarteak bat egin du deialdiarekin. Kideek garbi dute ezin izanen dutela greba egin, baina prozesu osoan "eragile aktiboak" izan direla nabarmendu dute.

Aitona-amonen lezioak

Aitona-amonen lezioak

Iñako Redinek bere familiaren gerra ondoko memoria jaso du: Secundino Redin haren aitona margolaria zen, eta errotuluak egiten zituen. 1937an, anaiak salatu zuen, eta hiru urtez egon zen preso. Atxilotua izan baino lehen, Iruñeko Arte Eskolan ezkutatu zen. Orain, zentro horrek hartu du Secundino Redinen dendako kartela.

Osatzeko bidean laguntzeko

Osatzeko bidean laguntzeko

'Lagun nazazu' programari buruzko jardunaldi bat egin dute Iruñean. 2021etik abian da Nafarroan, eta helburu du sufrimendu psikosozialeko esperientziak izan dituztenak trebatzea, elkarri laguntzeko agente izan daitezen. Profesionalizatzeko beharra aldarrikatu dute.

Beldurraren topografia

Beldurraren topografia

Marta Romanek eta Begoña Pernasek 'Gauez ibiltzeko eskubidea' izenburuko ikerketa egin dute, Iruñeko Udalak eskatuta. Nabarmendu dute oraindik joera dagoela gauez ibiltzen diren emakumeak sexualitatearekin lotzeko.

Gosea, kontrol sozialerako tresna

Gosea, kontrol sozialerako tresna

Estraperloaz, errepresioaz, goseaz, miseriaz eta lotsaz mintzatu da Francisco Santos ikerlaria, ‘El hambre en la posguerra en la Ribera de Tudela (1939-1951)’ bere liburuan. Olaia L. Garaialde «Historiarik gabekoen historia kontatu nahi nuen; gosearekin lokartzen eta esnatzen ziren horien historia». Francisco Santos Escribano ikerlari eta DBHko irakaslearenak dira hitzak. Iturri ofizialetako informazioa eta Tuterako Valle...