Uda hastearekin batera, Arangurengo Irulegiko aztarnategia biziberritu egiten da: Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoek hartzen dute eremua, udako kanpainari ekiteko. Aurten ere halaxe gertatu da: uztaila hastearekin batera, eta Mattin Aiestaranen zuzendaritzapean, Aranzadiko kideak lanean hasi dira muinoan. Abuztuaren 17ra bitarte ariko dira, Arangurengo Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin. Aranzadiren helburua da 2007. urtean hasitako lanari...
Nafarroa
Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko gurasoek DBHko bigarren mailako gela bikoizteko eskatu diote Hezkuntzari
Ikasturtea amaitu dute Nafarroako eskola eta institutu guztietan, eta, eskolen amaierarekin batera, udako oporraldia dator. Hala ere, Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko ikasleak eta gurasoak ez daude kontent. Datorren ikasturtera begira jarri behar izan dira dagoeneko. Izan ere, DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako ikasle guztiek gela berean egon beharko dute: orotara, 31 ikasle dira. Gurasoek salatu...
«Suteak aldatzen ari dira, eta gu ere, zerbitzu gisa, egokitzen ari gara»
Nafarroako suhiltzaileak adi dira: ekaineko beroak alertak piztu ditu hainbat egunetan, suteak pizteko arriskuak gora egin baitu. Udaberriko eurien ondorioz, landaretza hezetasunez bete da, eta, horri esker, sute handirik ez da izan orain arte. Baina beroa apaltzen ez bada eta euririk egiten ez badu egoerak okerrera egin dezakeela ohartarazi du Jon Diez de Ure Nafarroako...
Baita udan ere
Aurreko astean hasi ziren jaiak bai Iruñean, bai Lesakan, eta, harrezkero, garbigailuek lanaldi amaiezina dute; arropa, etxeko patioan eskegita, edozein eguzki printzak lehortzeko esperoan dago; oinak zapata eroso eske daude, eta begiak amets egiteko aukera erregutzen. Jada bete dira urtero bezala kaleak edalontziz, jendez, pixaz, ahotsez, zaborrez, aldarrikapenez eta turistaz, besteak beste. Hala eta guztiz...
Ibaia topagune izan dadin
Aragoi ibaiaren emariak eragindako burrunbak herritarren ahotsak apaldu ditu. Ura gardena da, eta indarrez egiten du bere bidea. El Sotillotik ibaiari so gelditu dira Murillo el Frutoko alkate Diego Palacios (Aurrera Murillo) eta, harekin batera, herriko eremu hori lehengoratzeko lanean ari diren bertze herritar batzuk. Emplea fundazioak sustatuta, Rio-Viviendo proiektua garatzen ari dira, populazioari eusteko...
«Martin Villa Barne ministroa zenean, 125 pertsona hil zituzten, astero bat ia»
Frankismoaren hondarrean, 1973an, ekin zion langileen eskubideak defendatzeko abokatu lanari Sabino Cuadrak (Amurrio, Araba, 1949). Bizkaiko Ezkerraldean egin zituen laneko lehen urteak, Barakaldon, eta 1976ko martxoaren 4ko goizean ezagun batek abisua eman zion: «Etor zaitez ziztu bizian, sarraskia egin dute». Bezperan Gasteizen egindako sarraskiaz ari zitzaion ezaguna. Komunikabideak oraindik Espainiako Poliziaren oldarraldiaren berri eman gabeak zirela...
Ezongia, gogoetarako eremu
«Garai historikoa da egungoa: inoiz ez gara mintzatu orain bezainbertze sufrimenduaz eta ondoezaz. Ezongia nonahi dago, eta, ondorioz, nonahi eragin ditzake galderak. Ondoeza topagune bat da, gogoetarako eremu bat». Javier Erro psikologoak erran ditu hitzok (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1988), Iruñeko Katakrak liburu dendan. Han aurkeztu du bere azken liburua: El malestar es otra cosa (Ondoeza...
Indarkeria matxista pairatu duten andreentzako gida bat sortu du Flor de Africak
Flor de Africa erakundeak indarkeria matxista jasan duten emakumeentzako gida bat aurkeztu du. Kulturarteko ikuspegi batetik landu dute txostena, eta Nafarroan bizi diren Afrikako emakumeei zuzenduta dago, batez ere. Ekainaren 24an egin zuten aurkezpena, Iruñeko Emakumeen Etxean. Gidaren aurkezpenaren ostean, diplomak entregatu zizkieten erakundeko hamabost emakumeri. Indarkeria matxistaren aurrean aldaketarako eragile izateko formakuntzak jaso dituzte...
Ez dugu erasorik onartuko
Jaiak hasi dira jada nonahi, eta berehala hiriburuko sanferminak ailegatuko zaizkigu. Orain dela urte batzuk —duela bederatzi urte, hain justu—, Iruñeak ospe ikaragarria hartu zuen jaietan gertatutako manadaren talde bortxaketaren ondorioz. Nire ustez, Iruñeko Udalak oso ongi egin zuen gertatutako erasoa lehendabiziko lerroan jarri zuenean. Biztanleen artean elkarrizketa kontrajarriak sortu ziren. Batzuentzat gertatutakoa hain larria eta lotsagarria...
Bizirik dira gazteak saretzeko bideak
Gazteek sorturiko jarduerak finantzatzea dute helburu Nafarroako Gazteriaren Institutuko aurrekontu parte hartzaileek. Guztira, 30.000 euro eman dizkiete Teranga, Alde Zaharra Berpiztu, Erritmo Latinoak Oibar Inguruan eta Labajerako Harrobia proiektuei. Bozka bidez aukeratzen dira, eta hurrenez hurren, 157, 126, 90 eta 86 boto eskuratu dituzte. Proiektuon bidez, musikarien arteko sinergiak sortu, gazte ekintzailetza sustatu, Tuterako memoria...