Nafarroako Gobernuak Bira Nafarroan Barna programa antolatu du, herrialdeko musikarien lana sustatzeko. Hamazazpi artista ariko dira, eta 30 kontzertu emango dituzte, herriz herri.
Nafarroa
Liburu bat, azken uzta jasotzeko
Iruñeko Udalak Egile Berriendako Literatur Lehiaketako 2022ko lan sarituak argitaratu ditu. Ventura Ruiz, Rakel Pardo eta Malen Alzuart nagusitu dira poesian; narrazio laburren kategorian, berriz, Joxe Aldasoro, Iker Tubia eta Ainara Tirapu. Jendaurrean aurkeztu dituzte testuak.
Gazteak edaten 13,6 urterekin hasten dira
Gizakia Helburu erakundeko Suspertu programaren arduradunek "kezka" agertu dute. 2022. urtean 121 nerabe artatu zituzten
Denek nahi dituzten aulkiak
Gauerdian jarri da martxan udal eta foru hauteskundeetarako bi asteko kanpaina, eta abian da, ondorioz, Nafarroako Parlamentuko aulkiak lortzeko lehia. 519.751 herritarrek izanen dute foruko bozetan botoa emateko eskubidea, maiatzaren 28an.
Makila nork hartuko zain
Iruñeko Udalak bertze alkate bat izanen du hauteskundeak pasatuta, Enrique Maia egungo udalburua ez baita aurkeztu; UPNk ez du Navarra Suma koalizioa berritu, eta Cristina Ibarrola du hautagai.
Iratiko ibarrek bat egin dute, saretu eta elkarlanean aritzeko
Zuberoako Mendi Sindikatuak, Zaraitzuko Biltzarrak, Garaziko Mendi Sindikatuak eta Aezkoako Biltzarrak Lau Ibarrak elkartea sortu dute. Irati berritzeko lanean segitzea dute xede
Badakitelako zeinen zaila den
Armata Rossa peñako ehun kide inguruk Madrilen ikusi zuten, duela hemezortzi urte, Osasunaren eta Betisen arteko Espainiako Kopako finala. Hainbat kide Sevillan izanen dira bihar. Finalak "ilusioa" piztu diela nabarmendu dute, eta taldeak berriz finalera heltzeko egindako ahalegina txalotu.
Paris 365 taldeak txapelketa irabazi du, azken partidan 7-1 nagusituta
Iruñeko Paris 365 jantoki sozialeko zenbait erabiltzaile dira taldeko kide. Iazko udan hasi ziren entrenatzen, kirola helduleku bilakatzeko