Entzierroa hasteko ordu erdi baino gehiagoren faltan, Pamplonesa musika bandak azken eguneko dianen ibilbidea amaitu du Burgoen plazan. Gaupasa egin dutenak eta goiz esnatu direnak elkartu dira bertan, eta Tafallako Pilindrosen jota dantzatuz agurtu dituzte mozorrotuta dauden musikariak. Txaloka amaitu dute guztiek. Santiago plazako hesietan jendea elkartzen ari dira, bertatik azken entzierroa ikusteko. Lasterkariak euren...
Nafarroa
«Itzela da zerorrek eginiko pankarta bat kalean dantzan ikustea»
Sanferminak barrutik bizi ditu Cesar Oroz ilustratzaile ezagunak (Iruñea, 1968). Irrintzi peñako kidea da 14 urte zituenetik, eta festan bizi izandakoek isla handia dute, hala Diario de Navarra egunkarian argitaratzen dituen biñetetan nola peñentzat diseinatzen dituen pankartetan. Irrintzi peñak 75 urte bete ditu. Berezia izan al da aurtengo pankarta diseinatzea? Bizpahiru urte neramatzan pankarta lehiaketara...
Non egon, diferentea da doinua
1 Herri Sanferminak Herri Sanferminak guneko giroa. IDOIA ZABALETA / FOKU Iruñeko erdigunean geratzeko hamar urtez borrokatu behar izan duen txokoa. Iruñeko O-ko Andre Maria plazan dagoen Herri Sanferminen gunean aurreko eguneko aztarnak daude oraindik: hutsik dauden edalontziek apaintzen dute zorua. Mikel Ansorenak banan-banan jaso ditu horietako batzuk, baita urezko altxorra gorde ere: izotza. Aurten...
Miurak beti miura
Mende erdi baino gehiago urtero Iruñera etortzen, entzierroaren hitzorduari iskin egin gabe. Miura ganadutegiko zezenen entzierroetan emozioa izan ohi da nagusi eta zezenek aurrera jo ohi dute, eraso egiteko imintziorik egin gabe. Historian salbuespenak egoten dira, noski, baina aurtengo lasterketan ospe horri ohore egin diote. Aurrekoak bezala, lasterketa bizia izan da. Hasieratik joaldunari egin diote toki...
Mihurak beti mihura
Mende erdi baino gehiago urtero Iruñera etortzen, entzierroaren hitzorduari izkin egin gabe. Mihura ganadutegiko zezenen entzierroetan emozioa izan ohi da nagusi eta zezenek aurrera jo ohi dute, eraso egiteko imintziorik egin gabe. Historian salbuespenak egoten dira, noski, baina aurtengo lasterketan ospe horri ohore egin diote. Aurrekoak bezala, lasterketa bizia izan da. Hasiera batean, zezenetako bat...
«Sasi-zuzenekoetan jasota geratzen da momentuan bertan zer zaren eta zer dagoen»
Mimoz eta asmo handirik gabe sortu du Iñaki Larraioz musikariak (Larraintzar, 1986) Larra Bideak II. diskoa. Larra Bideak lanaren jarraipena da. Gogoeta indibidualetatik abiatu da, baina Ibai Gogortza gitarran, Iñigo Telletxea baxuan eta Mattin Arbelaitz baterian izan ditu bidelagun. Horrez gain, Ane Fagoagak egin ditu koroak, eta Julen Suarez tronpeta jotzen aritu da. Iñigo Astizek...
Ehun urteko literatur festa
«Hasia zen fiesta egiaz. Gauez eta egunez jarraitu zuen, zazpi egunez. Dantzak jarraitu zuen, edariak jarraitu zuen, zaratak jarraitu zuen. Fiesta batean bakarrik gerta zitezkeen han gertatzen ziren gauzak. Azkenean irreala bihurtzen zen dena, eta ematen zuen ezerk ezin zuela ondoriorik izan. Lekuz kanpoko gauza zirudien fiestak zirauen bitartean ondorioetan pentsatzeak». Halaxe deskribatzen ditu sanferminak...
«Ez dugu soilik herriko jendearentzat jotzen; guretzat ere jotzen dugu»
3indarock elektrotxarangak hogei urte bete ditu gaur. Iruñerriko Gazte Peñarekin batera sortu zen, sanferminetako zezenketen aurkako egitasmo batetik. Zezenketak egitean, txaranga guztiek zezen plazan jotzen zuten, eta Iruñeko kaleak musika barik geratzen ziren. Denbora tarte horretan kaleak alaitze aldera sortu zen 3indarock. Uztailaren 7ko zezenketen aurkako kalejira antolatzen hasi zirenean, bertan parte hartzen hasi ziren. ...
«Modernitatearen ateak zabaldu zituen ‘Fiesta’ liburuak»
Duela bost urte Fiesta, eguzkia jaikitzen da eleberria argitaratu zuen Erein-Igelak. Ernest Hemingwayren narrazio zinematografiko, eliptiko eta sinplea ederki ekarri zuen euskarara Koro Navarrok (Donostia, 1955), eta Itzulpengintzako Euskadi saria jaso zuen 2022an. Estimu berezia dio horregatik. Hemingwayren lehen eleberria izan zen Fiesta. Haren eleberri erreferenteetako bat da. Zerk eman zizun atentzioa? Andu Lertxundik egin zidan hitzaurrea, labur-laburra....
Larraungo eta Lekunberriko kontsultategian pediatra berriz jartzeko eskatu dute familiek
Iaz, abenduaren 10ean, Larraungo eta Lekunberriko kontsultategiko pediatria zerbitzua kendu zuen Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak. Ordura arte, astean bi egunetan, kontsultategi horretan pediatria zerbitzua eskaintzen zuten Larraungo, Lekunberriko, Araizko eta Beteluko haurrentzat. Gaur egun, berriz, Leitzako eta Irurtzungo osasun etxeetan artatzen dituzte haur horiek. Hala ere, azken egunetan, Larraungo, Lekunberriko, Araizko eta Beteluko guraso talde...








