Ia hogei urteko bidea egina du Yarleku Nafarroako antzerki konpainiak. 2003an ekin zion bideari David Lainez zuzendariak, gizarte gaiekin eta hezkuntzarekin zuen konpromisoa oholtzetara eramateko asmoz. Bira bat hasi behar du konpainiak orain, eta ikuskizun berri bat du estreinatzeko.
Nafarroa
Ibarra saretzeko toki bat
Nafarroako Gobernuak martxan jarri ditu Artziko Jauregia zaharberritzeko lanak. Madrilek egin behar zituen berez, Itoizko urtegiak eragindako kaltearen ordainean.
Nafarroako liburutegiek hazien biltegi bilakatu dituzte euren egoitzak
Liburutegiak eta Haziak programa garatu du Nafarroako Liburutegiak, haziak gordetzeko eta herritarren esku jartzeko. Nafarroako Hazien Sareak bat egin du proiektuarekin
Isiltasun anitz urratzeko
Nafarroako Gobernuak hitzaldi sorta bat antolatu du suizidioaren auziaz hitz egiteko eta gaia erdigunean jartzeko. Tuteran egin dute lehenengoa, eta azarora bitarte bertze bost izanen dira, Lizarran, Elizondon, Zangozan, Tafallan eta Iruñean.
Arraitz-Orkingo saihesbidea “ez ahazteko” eskatu diote Txibiteri
Nafarroako Gobernuak egina du NA-4230 errepideko proiektua, baina obrak hasteko eperik ez dute zehaztu. Bizilagunek bidea moztu dute auzia erdigunean jartzeko asmoz
Paretek pintura nahi dute
Margoek hartu dute Uharte, berriz ere: Cantamañanas arte urbanoko jaialdia egin dute, hemeretzigarrenez. Herri osoa bilakatu da grafiti eta mural egileen euskarri, jaialdia lehenengoz egin zutenetik. Artiston lanak 65 mural inguruko ibilbidea osatu du herrian.
Ateak berriz zabaltzeko prest dira
Astelehenean irekiko dute Laba sareak Iruñeko Gazteluko plazan duen egoitza, bi hilabetez itxita egon eta gero. Kideek uda baliatu dute gogoeta egiteko eta eraikina berritzeko. Kultur astea eginen dute, hilaren 19tik 24ra
Hamar urtez rock dardaran
Hamar urte bete dira Sofokaos musika taldea sortu zenetik. Urteurrena ospatzeko, kontzertua emanen dute gaur sorterrian, Antsoainen, "inoizko bereziena".
Plaza bat gogoetarako
NAK Nafarroako Musika Garaikideko Jaialdia abian da, Iruñean, irailaren 17ra bitarte. Zortzigarren aldia du aurtengoa, eta 'Mitotik logosera' izenburupean antolatu dute. Garaikideak kolektiboak sustatu du NAK proiektua, hausnarketa, eraldaketa eta ikerketa bultzatzeko asmoz.